Obrak Mariana Pineda du ardatz gisa. 1831n bere herrialderako askatasunean, berdintasunean, anaitasunean eta botere-banaketaren printzipioan oinarritutako sistema politikoa nahi izatearen "delitu izugarria" egin izanagatik exekutatutako Granadako emakumea, hain zuzen ere. Emilio Gutiérrez Caba, Carmen Conessa eta Manuel Bandera dira Granadako herriaren koplatxo eta erromantzeetan oinarrituz egindako Mariana Pinedari buruzko banaketaren buru. Horren guztiaren emaitza pertsonaia irrikak eramaten duen maitemindutako emakume gisa antzeztea izango da, eta funtzioaren azken bost minututan besterik ez du jokatuko heroia gisa. Izan ere, poetaren Marianita emakume arrunta baita, sentimendu eta irrika arruntak dituena, egoera berezi eta jakinetan soilik heroitasun bat egiteko gai izango dena. Mariana Pinedaren istorio tragiko hau Fuente Vaqueros-eko poetaren mendeurrena betetzen den urte berean datorkigu. "Romancero gitano" obraren autorearen gogorapenak "legea, askatasuna, berdintasuna" entseina zeraman bandera beste hainbat emakumerekin batera bordatu izaneko "krimenagatik" kondenatutako emakumeari egindako omenaldia ere biltzen du.

Autorea / Autor:
Federico García Lorca.
Banaketa / Reparto:
Emilio Gutiérrez Caba, Carmen Conessa, Manuel Bandera, Miguel Ariza, M.ª Paz Ballesteros, Yolanda Diego, Carmen Serrano, Cristóbal Suárez, Jaime Tijeras, José M.ª Barbero, M.ª José Estremera y Ángel Fernández Cuevas. Eszenografia-diseinua / Diseño de escenografía:
Juan Vida.
Argiztapen-diseinua / Diseño de iluminación:
Carlos Moreno y Joaquín Vida.
Musika / Música:
Manuel Balboa.
Zuzendaritza-laguntzailea / Ayudante de dirección:
Ángel Cuevas.
Zuzendaria / Director:
Joaquín Vida.

Banaketa / Distribución:

Por 2 - Salbi Senante C/ Andrés Mellado 60, 2º A izda.
28015 Madrid
Tfno. - Fax: 91 5439892