Home
VITORIA EUGENIA ANTZOKIA, (República Argentina, 2. Tfno.: 943 481160)
Victoria Eugenia Antzokia 1912ko uztailaren 20an inauguratu zen. Estilo neoklasikoa duen eraikina dugu, Francisco Urcola, arkitekto donostiarrak egina. 1.200 ikuslerentzako edukiera du. Datorren urtean eraikin osoa zaharberrituko da, bertako instalazio guztiak berrituz.
   
ANTZOKI ZAHARRA, (Calle Mayor, 3. Tfno.: 943 426112)

Antzoki Zaharra dugu Donostiako zaharrena. 1850ean inauguratu zen, eta ordutik gaur egunera, berritze-lan desberdinak burutu dira. Azkeneko berritze-lanaren ondorioz, Manuel Santo Domingo arkitektoak egin zuena, Antzoki Zaharraren edukiera murriztu egin zen, eta gaur egun 500 ikuslerentzako edukiera du.

 
CASA DE CULTURA DE LUGARITZ KULTUR ETXEA, (Heriz, 20. Tfno.: 943 310780)
Lugaritz 1993ko maiatzaren 30ean inauguratu zen, eta espazio eszeniko bat duen lehenengo kultur etxea izan zen. 240 lagunentzako edukiera du, eta antzerki-jarduera da bertako espezialitatea.
   
EGIA KULTUR ETXEA, (Baztan, 21. Tfno.: 943 291514)

Egia espazio eszeniko moderno bat dugu, 1998ko maiatzan ireki zena. Aretoan jarduera anitzak burutzen dira, eta agerpen eszeniko desberdinak garatzen dira bertan. 264 lagunentzako eserlekuak ditu, eta 500 lagun sar daitezke zutik.