|
VICTORIA
EUGENIA ANTZOKIA
|
|||||
![]() |
|
![]() |
|||
![]() |
Tubo Mágico konpainiak “Galileo” lana berreskuratu egin du; “Galileo” Bertolt Brecht antzerkigile germaniarraren lan bat dugu, Espainian ia ezagutzen ez dena. Aurten dugu lana idatzi zeneko 60. urteurrena. Eredutzat Galileoren pertsonaia hartzen da, eta hortik abiatuta, Brechtek garai hartako elizaren boterearen tolerantziarik ezaren inguruko gogoeta egiten du, baita elizaren oinarrizko printzipioak eta sinismenak zalantzan jartzeko ausardia zutenen aurkako borrokaren inguruko gogoeta ere. “Galileo” gizabanakoaren eta gizabanako orok duen askatasunaren aldarrikapena da, sistema edo dogmatismo politikoa edozein izanda ere, eta aldi berean, ordezkari bezala heroiak bilatzen dituzten gizarteen aurkako kritika ere egiten du. Brechtek lan honetan isladatzen duen umore gaiztoak, barre egitetik emozio bizira eramaten gaitu, hori guztia pertsonaia bakar baten bitartez, gizakiaren eta boterearen arteko borroka isladatuz, baita zientziaren eta fanatismoaren arteko borroka, asmakuntzen eta egia absolutuen arteko borroka ere. Zientzilariaren pertsonaia antzezteko, konpainia honek aktore bikaina aukeratu du, hain zuzen, Manuel de Blas, Antzerkiaren Sari Nazionala eskuratu zuena. Banaketa:
Armonía S.L.
|
||||
| Egilea:
Bertolt Brecht. Itzulpena: Miguel Sáenz. Banaketa: Manuel de Blas, Paca Ojea, Carles Montoliu, Xus Romero, Xuacu Carballido, Juan Mandli, Sandro Cordero, Fran Sariego, Sergio Gayol y Carles Roselló. Eszenografia: Dino Ibáñez. Argiztapena: Rafael Mojas. Jantziak eta mozorroak: Sue Plummer. Musika: Hans Eissler. Interpretatzailea: Grup Instrumental de Valencia. Musikaren zuzendaritza: Joan Cerveró. Zuzendaritza-laguntzailea: Martina Bueno. Zuzendaritza: Santiago Sánchez. Produkzio Exekutiboa: Carmen Gallo. Produkzioa: Compañía de Gestión Teatral “Tubo Mágico”, Teatro Jovellanos de Gijón y Teatros de la Generalitat Valenciana. Iraupena: 2 h. |
|||||
|
|