Home

Uztailaren 14tik 17ra bitartean, Donostian berriro ere berpiztuko da antzerkiaren izpiritua, iaz ekindako bideari esker, Antzerki Erakustaldia, 1988 eta 1991 urteetan antolatu zena, arrakasta handiz berreskuratu baitzen, Donostiako Udalaren-Donostia Kulturaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur Departamentuaren, Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailaren eta Kultur Ministerioaren erabateko laguntzari esker.

Programazioaren bitartez, espainiar merkatuko produkzio berrienak aurkeztuko dira. Horrez gain, Ferian barna estreinaldiak ere izango dira, hala nola, “Actor busca trabajo”, Denis Rafter-en monologoa; “La dama y el cardenal”, Jacques Rampal-en lana, Txalo Producciones etxeak aurkezten duena; eta “Crímenes del corazón”, Vaivén Teatro taldearen produkzioa, Beth Henley egile sarituaren lanean oinarrituta dagoena.

Berriki estreinatu diren lanak, hala nola, “ Los misterios de la ópera” Javier Tomeo egilearena, “Los espejos de Velázquez” edo “La Celestina”, Nati Mistral aktoresarekin, programan aurki ditzakegun lanak dira. Ordezkaritza euskaldunak, Maskarada, Lourvier´s, Q.ro Danza, Vaivén, Hankagorri, Gaitzerdi, Txalo Producciones, Golden Apple Quartet eta Legaleón taldeak biltzen ditu, eta horrez gain , Soniquete eta Mango Melao musika-taldeak entzun ahal izango dira.

Feria antzerkiaren inguruko eztabaidarako foro bilakatuko da. Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroetan “Egileak gaur egungo antzerkian duen zeregina” gaiari buruzko eztabaida antolatu da. Eta gainera, bi mahaingurutan sorkuntzarekin eta antolamendu eszenikoarekin erlazionatutako alderdi desberdinak aztertuko dira. Azkenik, Donostian Autonomia Erkidegoetako Antzerkien, Auditorien eta Zirkuituen Sare Espainiarra bilduko da.