Okendo Plaza
 

Legaleón taldeak kafe-antzokira, gaur egun bizi dugun gizarteari buruzko ikuspegi berri eta desberdin bat dakar, dibertigarria, eta batez ere emakume-kutsua duena. “¡Cómeme el punto!” emakumeek egindako ikuskizuna da, emakumeei buruz hitz egiten duena, jendea guztiarengana zuzentzen bada ere, eta ez emakumeengana bakarrik. Funtzioaren oinarrian bibolina ardatz nagusitzat duen musika-konposaketa bat dugu; bibolinaren melodiari esker, argumentua indartu egiten da. Emakumeek euren barruan gordeta dituzten sentimenen askatzea da, gizonek elkarrizketetan eta eguneroko bizitzan duten monopolizazioa salatuz. Eszenategitik gizarte-maila desberdineko pertsonaia asko mugitzen da, jendearekin hitz egiten duena. Dituzten premiak, nahiak, eta grinak ikusleekin partekatzen dituzte.

Banaketa: Free Art – Carlos Treviño
Apartado de Correos, 127
0895 Espluges - Barcelona
Tfno.: 93 4738669 / Fax: 93 3725948

 

Egileak: Espe López, Mila Espiga, Ana Pérez y Elisabete Etxebeste.
Oinarri bezala erabilitako testuak: Sylvia Plath, Rodrigo García, Linda Jaivin, Janis Joplin, Thomas Berhandrt, Valerie Solanas, Marco Antonio de la Parra, Borja Ortíz de Gondra, Ana Pérez, Mila Espiga, Elisabete Etxebeste y Espe López.
Banaketa: Espe López, Mila Espiga y Mirari Irurzun al violín.
Eszenografia: Espe López, Mila Espiga y Ana Pérez.
Girotzea eta musika-zuzendaritza: Elisabete Etxebeste.
Zuzendaritza: Ana Pérez.
Iraupena: 1h.
 
   
Cadena Cien-ek eskeinitako ikuskizuna