Yllana konpainia Donostiara dator ¡Muu!2 obra antzeztera, jada 20 urte dituen bere lehenengo ekoizpen propioa. Irailaren 15tik 16ra izango dira Antzoki Zaharrean 20:00 etan.
1993an Toulouseko Primtemps des Courges-an Atzerriko Ikuskizun Onenaren Courge d'Or saria jaso zuen ¡Muu!-k. Hori izan zen sarien zerrenda luze baten hasiera, mundu guztietako eszenatokietara iristen den umore unibertsala dutela frogatzen dutenak. Keinuzko umorean jarduteak hizkuntza-barrerak haustera lagundu dio Yllanari, eta horrela, beren ikuskizunak bost kontinenteetara eraman ahal izan dituzte. Hori da beren ezaugarri nagusia: keinuetan oinarritzen den umorea landu dute, eszenatokian hitz bat bera ere mintzatu gabe.
Famara eraman zuen obra errekuperatzea erabaki du Yllanak, berriz ere aktualitatea duen ikuskizuna zenbait hiritan zezen korridak debekatu ondoren. Errebisatuta eta eguneratuta dagoen obra honetan lau toreatzaile burugaberen bizitza ikusten da: ausarta, xaloa, artista eta heterodoxoa. Egokitzapen honetan funtsezko aldaketa bat dago: orain zezenaren lekuan ere jartzen dira, aktoreak zezen plazara irteten dira eta bere tragediari aurre egiten diote. Tauromakiaren munduari buruzko parodia bat da, baita matxismoarena, ausardia eta tratu txarrena ere. Hitzik esan gabe utziko gaituen barrez lehertzeko komedia.