Oharra: erreparatu prezioei buruzko informazio honi.
Estreinaldia Espainian
Cantica II-k aurreraldi ebolutiboa dakar Erdi Aroko gizaki erlijiosoaren gorabide espiritualean; musikak eta koruen ahotsek laguntzen diote ibilbide horretan. Errepertorio klasikoa gehigarri ezin bikainagoa da; zenbait aria eta pieza ospetsu, hala nola Mozart-en Xirula magikoa, Eric Satie-ren lehen Gnossienne, Nancalovau-ren Marimbas, Stravinskiren Udaberriaren sagaratzea, Back-en Nekaldia San Mateoren arabera, edo Steve Reich-en Pianorako kontzertua.
Ikuskizun honetan, argiztapenak, musikak eta efektu bereziek bat egiten dute dantza, akrobazioa eta jolasarekin. Pieza hau guztiz bat dator Emiliano Pellisari bere sortzailearen estiloarekin; egile horrek oso ondo ezagutzen ditu Errenazimentuko antzerki fantastikoa eta XVII. mendeko asmakizun mekanikoak.
Ekoizpena Emiliano Pellisari Studio Dantzariak Mariana Porceddu, Patrizio Di Diodato, Chiara Verdecchia, Valeria Carrassa, Maria Chiara Di Niccola, Carim Di Castro Musika Riccardo Magni Musika aholkulariak Domenico Bulla, El Sander, Lorenzo Tozzi Ahots narratzaileak Laura Amadei, Carla Ortenzi, Marion Chiris Koreografia laguntzailea Mariana Porceddu Eszenografia laguntzailea Flavio Monti Eszena zuzendaria Luca Berettoni Argiztapen zuzendaria Corrado Mura
Cantica II Nogravity Itd-k aurkeztua da, Filarmonica Romana-rekin elkarlanean