Tío Vania, L´Om Imprebís

Tío Vania, L´om Imprebís
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2012(e)ko martxoak 14
/ 20:00
Sarreren salmenta
Gaztelaniaz

Oharra: erreparatu prezioei buruzko informazio honi.

Estreinaldia EAE-n

Landetxe bat Errusian. Lau gizonezko eta lau emakume, desira eta grina gurutzatuz beterik denak, helduarora iritsiak direlarik, ohartzen dira beren bizitzen nondik norakoak ihes egiten diela. Beharbada, amestu lezakete bizimodu zoriontsuagorik; beharbada, erabaki beharra daukate: errealitatea ukatu ala aurre egiten ausartu… Umorez, samurtasunez, batzuek eta besteek betidaniko dilema bat planteatzen diete ikus-entzuleei: erreakzionatu ala etsi. Anton Txekhov-ek XIX. mendearen hondarrean idatzi zuen Tío Vania, bere lanik ederrena eta zirraragarriena, ziur asko. Ez dio axola zein den argumentua, garaia edo herrialdea. Lanak kezkatu egiten du gaur egungo ikuslea, ezagun-ezagunak zaizkiolako jokoa eta arauak: zenbat eta gehiago setatu ihesean, hainbat eta nahasiago urrundu nahi dugun amaraunean.

L'Om Imprebís konpainiak, Santiago Sánchezen zuzendaritzapean eta laurogeiko hamarraldian sortua, bide asko jorratu ditu hasi testu klasiko handietatik eta zuzeneko inprobisazioraino; umorerik zuzenenetik autore garaikide garrantzitsuenak eszenaratzeraino.

Egilea Anton Chéjov Bertsioa eta zuzendaritza  Santiago Sánchez Ekoizpena Ana Beltrán Zuzendaritza laguntzailea Carlos Lorenzo Eszenografia Diseinua Dino Ibáñez Jantzien Diseinua Elena S. Canales Argiztapena Rafael Mojas, Mariano Dobrzys Koreograia Kolaborazioa Paloma Díaz Jantzigintza Cornejo S.L. Eszenografiaren Egilea, hormako margoak Jordi Castells Soinu Espazioa Víctor Lucas Argazkigintza David Ruano Komunikazioa CULTPROJECT, Elvira Giménez, Ángela de la Torre Banatzailea Emilia Yagüe Producciones

Antzezleak Rosana Pastor, Carles Montoliu, Sandro Cordero, Xus Romero, Vicente Cuesta. Paca Ojea, Carles Castillo, Carmen Arévalo

L’Om Imprebís eta CITA-ren ekoizpena. Hezkuntza, Kultura eta Kirolaren Ministerioaren, Teatres de la Generalitat Valenciana-ren, Madrilgo Erkidegoaren, Valentziako Udalaren eta Alcalá de Henareseko Udalaren laguntzarekin.

L' Om Imprebís

 

Antolatzen du

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Siala, Gobierno Vasco Departamento de Cultura
  • Gobierno de España, Ministerio de Cultura
  • kutxa

Kolaboratzaileak

  • El Diario Vasco
  • autore fundazioa - fundación autor
  • cofae
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Mallandain Ballet Biarritz
  • Cooperación Territorial España-Francia-Andorra 2007-2013
  • Unión Europea
  • donostiakultura.com; San sebastián, ciudad de la cultura
  • Donostiako Udala, Ayuntamiento de San Sebastián
  • San Sebastián, Donostia 2016