Ekain Olaizolaren Backstage-a: dFERIA 2012 irudia

dFERIA 2012 irudiaArgazki hau Pariseko Cartoucherie-n ateratakoa da baina munduko edozein antzokiren eszenatokiaren atzekaldea izan liteke.

Behin eta berriz erabiliko diren eszenografia elbarrituak eta zaharrak agertzen dira, flamenko ikuskizun baterako oholtza orekatuko dituzten egurrezko estrabeak, edo Wagnerren opera batean frontoi klasikoari eutsiko dioten listoiak ageri dira. Baita aktoreek eszenatokira atera baino lehen erabiliko dituzten aulki tolesgarriak, itsasontzi batek eszenatokia gurutzatzeko erabiliko den orga, edo tragedia griego batean edo umeentzako ekitaldietan zirrara eragingo diguten mozorroak ere. Eta gauza hauen guztien atzekaldean, antzoki baten eguneroko bizitza aztoratua islatzen duen birrinduraz eta kolpez beteriko pareta azaltzen da.

Arotzen, aktoreen, dantzarien, argigileen, jostunen, soinu teknikarien, errejidoreen, koreografoen aztarnak; zenbait minututan ikuskizunaren magia posible egiteko, aste edo hilabete luzeetan gogor lan egiten duen jende guztiaren aztarnak hain zuzen.

Oihal gorriak, fokoak, bertso askea, barrea, iluntasuna ikusten ditu jendeak, irudi honek berriz, horren guztiaren atzekaldea azaltzen digu.

Kartel honek arte eszenikoen eguneroko bizitzari eginiko omenaldia izan nahi du.

Ekain Olaizola Lizarralde

Antolatzen du

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Siala, Gobierno Vasco Departamento de Cultura
  • Gobierno de España, Ministerio de Cultura
  • kutxa

Kolaboratzaileak

  • El Diario Vasco
  • autore fundazioa - fundación autor
  • cofae
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Mallandain Ballet Biarritz
  • Cooperación Territorial España-Francia-Andorra 2007-2013
  • Unión Europea
  • donostiakultura.com; San sebastián, ciudad de la cultura
  • Donostiako Udala, Ayuntamiento de San Sebastián
  • San Sebastián, Donostia 2016