Victoria Eugenia Antzokiaren 100 urteak ospatzeko baliatu nahi dugu dFERIA 2012 hau. Modu alaian eta jai-giroan ospatu nahi ditugu 100 urteok. Feria dela medio, azpimarratu nahi genuke Victoria Eugeniaren identitate-zeinuak ezin direla ulertu Arte Eszenikoei, Antzerkiari eta Dantzari lotuta ez bada, eta ospakizun hau ikus-entzuleengana, herritarrengana eta arloko profesionalengana zabal dadin nahi dugu. Parte hartzeko ospakizuna izan dadin nahi dugu, bakoitzak ideia bat, sentipen bat, lekukotza edo pasadizo bat ekar dezala, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiarekin zerikusia duena.
Victoria Eugenia Antzokiaren 100.urtemugaren eta dFERIAren adin nagusitasunaren oroitzapenezko horma-irudia, Mikel Berezibarrek diseinatua. dFERIA 2012ko Topagunean kokatua (Okendo plaza).
Proposamen honen helburua da plastikaren lengoaiak eta mugimendua espazio eszenikoan elkarlotzea. Gorputza materia gisa lantzea, bolumen gisa erregistratzea espazioan, eta proposamen pertsonaletatik abiatuta konposizio bat osatzea.
Sorkuntza-prozesu hori aberasteko, gorputza eta espazioari lotutako elementu bat ikertuko dugu. Eta lotura horretatik abiatzen diren aukerak aztertuko ditugu.
Nola hurbil genitzake antzerki-testuak gazteengana literaturaren teoriatik haratago joanda? Nola eragin genezake antzerkirako zaletasuna gazteengan, etorkizuneko ikusle eta antzezle izango baitira? Zer egin dezakegu gazte horiek antzerkia positiboki baloratzeko? Eta nola aldatu paperetik ekintzara, nola lortu antzerkia gauza bizi gisa esperimentatzea?
dFeria edizio berri honetan, Donostia Kulturak eta Autor Fundazioak tailer hau antolatu dute, bereziki hezitzaile eta irakasleei zuzendutakoa. Bere helburua baliabideak eskaintzea da, aipatu galderei erantzun posibleak bilatzen laguntzeko. Azken xedea litzateke ikastetxeetan antzerkiari, eta orokorrean arte eszenikoei buruzko prestakuntza egokia ematen laguntzea.