Asteartea, 2013(e)ko apirila(r)en 16-(e)an
Martxoaren azkenaldian ospatu zen dFERIA 2013ko argazkiak Flickr-ren dituzue. Gorka Bravo argazkilariak, Donostiako arte eszenikoen feria honetan izan genituen lan ezberdinei buruzko erreportajea prestatu du.
Asteartea, 2013(e)ko martxoa(r)en 26-(e)an
Bihar asteazkena, martxoak 27, eta 1961.urtetik hona egiten den bezala, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Antzerki munduan ospea duen pertsonai batek Antzerkiaren Nazioarteko Eguneko Mezua idatziko du urtero, bertan diziplina honi buruzko gogoetak azalduz. Oraingo honetan, hainbat hizkuntzatara itzulia eta hainbat jendeak irakurria den mezu horren egilea, Dario Fo aktore eta idazlea izan da, 1997 Literatura Nobel sariduna.
Asteartea, 2013(e)ko martxoa(r)en 19-(e)an
Gaur dFERIAko XIX. edizioaren barne antolatutako jarduera paraleloei hasiera emango zaie Koldo Mitxelena Kulturunean emango den "Literatura eta memoria: suntsipenetik eraiki" hitzaldiarekin.
Ostirala, 2013(e)ko martxoa(r)en 08-(e)an
dFERIA 2013ko Jarduera paraleloetan izena emateko azkeneko egunak eta lekuak gelditzen dira! Bertan parte hartu nahi duzuen guztiok, dFERIAko webgunean duzue informazio guztia, hala nola, programazioari buruzkoa.
Ostirala, 2013(e)ko martxoa(r)en 08-(e)an
Soinujolearen semea antzezlana Madrilgo Centro Dramático Nacionalen ikusteko aukera egongo da martxoaren 22tik apirilaren 7ra. Martxoaren 30ean eta 31n antzezlana euskaraz taularatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin. Martxoaren 18an, El hijo del acordeonista (gaztelaniaz) Donostiako dFERIAn izango da, Victoria Eugenian bertan.
Ostirala, 2013(e)ko martxoa(r)en 01-(e)an
Aurtengo dFERIAko edizioan parte hartu nahi duten arte eszenikoetako eta komunikabideetako profesionalak, feriako webgunean aurkituko dituzue izen - emate eta gonbidapen eskaera orria. Gonbidapenak akreditazioekin batera jasoko dira dFERIAko topagunean, Victoria Eugenia Antzokian (Okendo plaza), martxoaren 15ean eta dFERIA bitartean.
Eskaerak egiteko epea martxoaren 8an amaitzen da.
Informazio gehiago: www.dferia.com
Astelehena, 2013(e)ko otsaila(r)en 11-(e)an
Gaur dFERIAko XIX. edizioa aurkeztu da, Donostiako Arte Eszenikoen feria. Aurtengo martxoaren 18a eta 21a bitartean, Imanol Larzabal aretoak ( Lugaritz K.E.), Gazteszenak ( Egia K.E.), Intxaurrondo K.E.ak, Altzak (Larratxo K.E.), Antzoki Zaharrak, Victoria Eugenia antzokiak eta bere Club Aretoak, antzerkia eta dantza programazio harrigarri, berritzaile eta erakargarria aurkeztuko dute.
Asteazkena, 2013(e)ko urtarrila(r)en 23-(e)an
Kontratuzko arrazoiak direla eta, urtarrilaren 24a eta 25erako Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan programatua zegoen Kaori Ito-ren Solos ikuskizuna, bertan behera geratu da. Ikuskizun honetarako sarreren diru kopurua, erositako bide bera jarraituz berreskuratuko da.
Osteguna, 2013(e)ko urtarrila(r)en 17-(e)an
Victoria Eugenia Antzokiaren 100 urteko historia jasotzen duen webgune berria aurkeztu dugu. Pasa den uztailean, antzokiaren mendeurrena ospatzeko, antolatu zen erakusketako edukiak webgunerako egokitu ditu Morgancrea ekoiztetxeak.
Asteartea, 2013(e)ko urtarrila(r)en 15-(e)an
Jon Mentxaka Castellano donostiarra izan da datorren martxoaren 18a eta 21aren bitartean ospatuko den dFERIA 2013ko irudiaren irabazlea. Mila esker zuen proposamenekin parte hartu duzuen guztioi!. Irudiari eta jaialdiari buruzko informazioa, dFERIA 2013ko webgunean duzue.