N.A.N., Ertza

N.A.N., Ertza
Gazteszena (Egia K.E.)
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2013(e)ko martxoak 19
/ 13:30
Sarreren salmenta
Gaztelaniaz

Oharra: adi sarreren inguruko informazio honi

Estreinaldia.

Asier Zabaletak bere herriarekin aurrez aurre jarri eta hainbat aitorpen egiteko beharretik sortutako lana da NAN. Herria, ez soilik lurralde ikuspegi bezala ulertua, baizik eta ohitura, sinbolo, sineskera eta jokamolde komunak konpartitzen dituen gizatalde bezala. Dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika uztartuz, nortasunaren eta nazionalitatearen mugetatik at eginiko bidaia eszeniko baten aurrean gaude. Iñar Sastre piano-jotzailearen laguntzarekin, herria, nazioa edo aberria bezalako kontzeptuen inguruan hausnartzeko gonbidapena luzatzen zaigu dantzaren bidez.

Aberriaren balioa zalantzan jarri baino, haren balio zehatza bilatu nahi luke. Zenbat balio du aberriak? Zenbat bizitza? Zenbat heriotza? Aberri guztiek berdin balio al dute?

Jainkoa bezalakoa al da aberria? Norberak bere erara moldatu eta sortzen duen zerbait?

"Aberria ala hil", nork bere burua hil? besteak hil? zer da aberria bizitza gabe?

Zuzendaritza: Asier Zabaleta. Aktoreak: Asier Zabaleta, Iñar Sastre. Bideoa: Iker Urteaga. Jatorrizko musika: Iñar Sastre. Argiaren diseinua: Oscar Grijalba. Argazkiak: Gorka Bravo. Marrazkilaria: Eugenio Paccelli Horta.Testuak: Asier Zabaleta eta herrikoiak. Banaketa: Arantza Balentziaga. Eszenografia: Pello Artola. Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritza Kultura Saila. Iraupena: 60 min.

Informazio gehiago: Ertza

Antolatzen du

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Siala, Gobierno Vasco Departamento de Cultura
  • Gobierno de España, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte

Kolaboratzaileak

  • autore fundazioa - fundación autor
  • cofae
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Cooperación Territorial España-Francia-Andorra 2007-2013
  • Unión Europea
  • eszena
  • donostiakultura.com; San sebastián, ciudad de la cultura
  • Donostiako Udala, Ayuntamiento de San Sebastián
  • San Sebastián, Donostia 2016