Bottom paint, Pi Piquer

Bottom paint, Pi Piquer
Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2013(e)ko martxoak 19
/ 23:30
Sarreren salmenta

Oharra: adi sarreren inguruko informazio honi

Estreinaldia Euskadin.

Bottom paint ikus-entzunezko lan bat da, Rafael Argullolen El fin del mundo como obra de arte liburuan inspiratua, eta ideia baten taularatze plastikoa planteatzen du. Pinturaren bitartez, bera baita elementu nagusi eta eragilea, pintura-bidaia bat kontatzen da, sorreratik suntsipeneraino, esentziarako bidea bilatzen jarraitzeko prozesuaren parte gisa. Pinturaren muturrerainoko bidaia bat, norbait margotzera daraman bulkada sortzen den lekura, enigmara. Hasi pigmentuaren bilaketatik eta margotutakoa suntsitu behar den uneraino; suntsitu, bilaketan jarraitzeko berriz ere, hutsetik hasita.

Kontakizuna bost eszenatan dago egituratuta, margolan plastiko gisa ulertu eta sortutako bost eszenatan, bizitzako sekuentzia baten araberakoak bostak ere, eta bakoitzean margolan bat egiten da zuzenean. Hartara, pintura keinu fisikoa dela aldarrikatzen da, eskala naturalean egiten dena, non margotzeak kokapen batetik bestera aldatzea esan nahi baitu ezinbestean, eta gorputzaren soin-adar guztiak erabiltzea. Margotzeko, Pi Piquerrek berak diseinaturiko elementuak erabiltzen dira, marrak lanaren gainazalera eta ikusleek jarlekuetatik duten ikusmenera egokitzeko. Hala, ikuslea bidaia batean murgiltzen da, pinturaren mundua osatzen duen orotarantz. Inspirazioa, koloreak aukeratzea eta tinduak nahastea, inprobisazioa marrazketan, eta, azken batean, pintura behar fisiko gisa.

 

Sorkuntza eta errealizazioa: Pi Piquer.
Ekoizpen exekutiboa: Mark Ullod.
Ekoizpen teknikoa: Ramón Sendra.
Iraupena: 45 min.

Antolatzen du

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Siala, Gobierno Vasco Departamento de Cultura
  • Gobierno de España, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte

Kolaboratzaileak

  • autore fundazioa - fundación autor
  • cofae
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Cooperación Territorial España-Francia-Andorra 2007-2013
  • Unión Europea
  • eszena
  • donostiakultura.com; San sebastián, ciudad de la cultura
  • Donostiako Udala, Ayuntamiento de San Sebastián
  • San Sebastián, Donostia 2016