Oharra: adi sarreren inguruko informazio honi
Estreinaldia Euskadin.
Marta Etura eta Chevi Muraday egitasmo berri batean elkartu dira beren kezkak partekatzeko, dantza eta hitza plano berean hizketan jarriz. Bikote harremanetan arakatzen dute; norberak espero duenak eta gizarteak agintzen digunak eragiten dituzten frustrazioetan.
Abiapuntua harremanen zailtasunak ulertzeko era berriak izango dira, eta maitasunaren berezko izaeraren eta gizarteak hartaz eratzen duen irudiaren arteko talka.
Benetako maitasuna errealitatean oinarritutako zerbait da, ala irudimenezko eta irreal den zerbaitetan oinarritzen da? "Zuregan, neure burua ere maite dut". Nork bere burua maitatzea, bestea maitatzetik abiatuta.
Bi pertsonen arteko konplizitatea unibertso bat sortuz doa, non ere elkarrekin bizi baitira, elkarrekin amesten, arnasten baitute, azkenean ulertzeko hori ez dela ispilukeria bat baizik, gaztetatik ikasten dugun fikzio baten ispilukeria.
Egitura hori hautsi egiten da bat-batean, eta elbarri uzten ditu. Ingurunea eraldatu egiten da, eta elkarrekin duten espazioa itogarri bihurtzen zaie.
Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Chevi Muraday. Interpreteak: Marta Etura, Chevi Muraday. Eszena zuzendaritza: David Picazo. Testuak: Pablo Messiez. Jatorrizko musika: Ricardo Miluy, Mariano Marín. Soinu espazioa: Ricardo Miluy/inScene. Argiaren diseinua: David Picazo. Zuzendari laguntzailea: Paloma Sainz-Aja. Aretoko teknikari nagusia: David Cubells. Argazkia: jmacGarin. Irudiaren diseinua: Fernando Miluy/inScene. Ekoizpena: Losdedae S. L. Ekoizpen exekutiboa: Cristina García Cameselle. Iraupena: 60 min.
Informazio gehiago: Losdedae
Return teaser from Chevi Muraday on Vimeo.