On egin, Borobil Teatroa

On egin, Borobil Teatroa
Lugaritz K.E.
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2013(e)ko martxoak 19
/ 10:00
Sarreren salmenta
Gaztelaniaz

Oharra: adi sarreren inguruko informazio honi

Estreinaldia.

Aspaldi batean, norbaitek munduko errezeta-liburu guztiak lapurtu zituen, eta orain inork ezin du sukaldean jardun. Jendeak hanburgesak besterik ez ditu jaten harrezkero ireki diren milaka Amonioburgerretan. Juan Mari sukaldaria da. Jatetxea ez doakio ondo. Bankuak aretoa kenduko dio zor duena ordaintzen ez badu; Ander eta Greta seme-alabek aitari laguntzea erabakitzen dute, bankuko zuzendariarekin hitz egitea. Arazotxo bat dago: bankura iristeko, San Inoizezko basoa zeharkatu beharra dago. Elezahar batek dioenez, baso hartan bada zuhaitz bat karameluzko sagarrak ematen dituena, eta haiek probatzen dituena ez da itzultzen inoiz handik. Ander eta Greta abiatzen dira, baina galdu egiten dira basoan. Anderrek txori hori bat hartzen du gidari. Txoria zuhaitz batean pausatu, eta zuhaitz hura karameluzko sagarrak ematen hasten da. Ander goseak amorratzen dago, eta kosk egiten dio sagar bati. Lurrak irensten du. Gretak beste bat probatzen du, eta hura ere lurrak irensten du.

Lur azpian, Anderrek eta Gretak Amoniorekin egiten dute topo: gizon itsu bat da, ona dirudi, Amonioburgerretan ematen duten janaria egiten du, oso haragi berezia erabiliz.

Grimm anaien "Hansel eta Gretel" ipuin klasikoaren bertsio librea.

Zuzendaritza: Anartz Zuazua. Zuzendari ordea: Carlos Salaberri. Jatorrizko musika: Ignacio Pérez Marin. Argiaren diseinua: Carlos Salaberri. Eszenografia:Tonio Nart. Kartelaren diseinua: Kosmikar. Jantziak: Monica Cristofoleti, Nagore dendariarena. Bertsioa: Anartz Zuazua, Asier Sota. Aktoreak: Asier Sota, Anartz Zuazua, Arkaitz Gartziandia. Iraupena: 60 min.

Antolatzen du

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Siala, Gobierno Vasco Departamento de Cultura
  • Gobierno de España, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte

Kolaboratzaileak

  • autore fundazioa - fundación autor
  • cofae
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Cooperación Territorial España-Francia-Andorra 2007-2013
  • Unión Europea
  • eszena
  • donostiakultura.com; San sebastián, ciudad de la cultura
  • Donostiako Udala, Ayuntamiento de San Sebastián
  • San Sebastián, Donostia 2016