Naufragoak, Dantzaz

Naufragoak, Dantzaz
Zurriola
Asteartea, 2013(e)ko martxoak 19
/ 22:00
Euskaraz

Oharra: adi sarreren inguruko informazio honi.

Naufragoak gara geure lurrean, olatu artean: aldakortasunaren, iraunkor denaren eta bidaiaren, geure kulturaren eta mugen, lurralde guztiak bereizten eta batzen dituen itsasoaren olatuen artean. Gure etxea eta mundua, dema etengabean eta harreman etengabean. Borroka baten eta krisi baten metafora, orainaldi nahasi baten eta etorkizun eraiki beharreko baten metafora.

Naufragoak bada ekoizpen eszeniko batekin erlazionatzeko modu berri bat ere, ekoizpen hori aldatu egiten baita areto eta herri bakoitzera egokitzeko, integratu eta beretu egiten baititu, antzeztokiak berak ez ezik, baita Naufragoak lana hartzen duen herria ere.

Joseba Sarrionandiaren testuetatik abiatuta, eta testuotatik abiatuz Ruper Ordorika eta Jabier Muguruzak, Ken Zazpi edo Deabruak Teilatuetan taldeek sortu dituzten musiketan oinarrituta, koreografia dinamikoa eta oso grafikoa sortu du, irudia, kolorea eta dramatismoa emanez hain hurbil sentitzen ditugun naufrago horien unibertsoari.

Koreografoa: Josu Mujika. Musika: Jabier Muguruza, Ruper Ordorika, Ken Zazpi,Deabruak teilatuetan. Dantzariak: Lionel Ah-Sou, Ane Anza, Mirjam Berg, Emmanuel Dobby, Madeline Harms, Fem Rosa Has, Patricia Langa, Guillermo Millán, Alicia Navas, Alexander Rosen, Marina Scotto, Beñat Urrutiabizkaia, Garazi Etxaburu. Zuzendari orokorra: Fernando Sáenz de Ugarte. Zuzendaritza artistikoa: Adriana Pous. Ekoizpen arduraduna: Sofía Alforja. Jantziak: Benedetta Orsoli.  Iraupena: 35 min.

Informazio gehiago: Dantzaz

Antolatzen du

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Siala, Gobierno Vasco Departamento de Cultura
  • Gobierno de España, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte

Kolaboratzaileak

  • autore fundazioa - fundación autor
  • cofae
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Cooperación Territorial España-Francia-Andorra 2007-2013
  • Unión Europea
  • eszena
  • donostiakultura.com; San sebastián, ciudad de la cultura
  • Donostiako Udala, Ayuntamiento de San Sebastián
  • San Sebastián, Donostia 2016