Oharra: adi sarreren inguruko informazio honi
Manoviva ikuskizunak txotxongilo klasikoaren bilakaera du oinarri; irudi-txotxongiloen antzerkia da, non eskuek, hitzik gabe, historiak kontatzen dituzten, unibertso bakar bat sortuz, eta han funtsezkoa da zuzeneko musika.
Manoviva bost hatzeko txotxongilo ibiltaria da. Artisau-latexez diseinatuta dago, eta bost elementu ditu: burua, bi esku eta bi zango tolestu. Bi txerpolarik jokatuta, eskuak bi pertsonaia egundoko bihurtzen dira; gai dira jolas eta akrobaziak egiteko, edozein gizakik baino hobeto egin ere.
Oin-argiak pizten dira, eta zuek guztiok, ikusleok, fantasiazko mundu miniaturazkoan murgilduko zarete, non ere dena baita posible eta erreal. Gure aro teknologikoan, Manovivak esperimentazioa eta eskuen erabilera berraurkiarazten digu modu libre, adierazkor eta sortzailean, ikuskizun bat jolas oso bihurtuz; hainbesteraino, ikusleei atzamarrak bakarka mugitzen irakasten zaiela ere. Halaxe sortu da Manoviva, artea eta sormena tresna didaktiko eta terapeutiko bihurtu direnean. Muntaketa berri-berria, ikusleak harri eta zur utziko dituena.
Zuzendaria: Marco Grignani. Titirilariak: Marco Grignani, Federica Lacomba. Musikariak: Alberto Becucci, Timoteo Grignani, Sasha Agranov. Argia: Tommaso Grignani.
Informazio gehiago: Girovago e Rondella