Oharra: adi sarreren inguruko informazio honi
Estreinaldia.
Sexpeare, hemezortzi urteko ibilbidea duen antzerki-konpainia hau, metro koadro beteko agertokitxo batean jardutera behartuta dago; tamaina horretaraino iritsi baitira kulturari ekonomian eta artean egin zaizkion murrizketak. Bi kideak, Santi eta Rulo aktoreak, "Santi eta Rulo" pertsonaietan bilakatzen dira, eta beren antzerki-ibilbide osoa antzezten dute egoera honetaraino iritsi arte. Eta hala, hasiera kabaretero haietatik hasita, antzoki handien etapatik pasatuz, "gaur egungo kataklismo" honetara iritsi arte; bidaia bat, fikzioa eta errealitatea nahasten dituena, egiak eta gezurrak; eta non pertsonaiek, autoreek eta aktoreek antzerkiaz jarduten duten hizketan, eta galdetzen duten: Lorcaren kaskezurra ote Hamlet gazteak eskuan hartzen duena? Hori guztia eta askoz gehiago... umore askorekin, noski, edo hobeto esanda: sexpearemente.
Zuzendaritza: seXpeare. Gidoia: seXpeare. Interpreteak: Santiago Molero, Rulo Pardo. Koreografia: Ricardo Santana. Argien diseinua: Marino Zabaleta. Soinuaren diseinua: Isolé división sonora. Eszenografia eta atrezzoa: Creature Producciones. Jantziak: Tatiana de Sarabia. Irudi grafikoa: César Urrutia, J/J Palomar.
Ikusentzunezko diseinua: Nacho Lombao. Ekoizpen exekutiboa: Jorge Palomar. Ekoizpena: Producciones seXpeare S.L. Banaketa: Cámara Blanca.
Informazio gehiago: Sexpeare