Palabras, Hika Teatroa

Palabras, Hika
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Astelehena, 2013(e)ko martxoak 18
/ 19:00
Sarreren salmenta
Gaztelaniaz

Oharra: adi sarreren inguruko informazio honi

Estreinaldia gazteleraz.

Tratu txarrak eta gaizki tratatzea ez dira gauza bera gure gaur egungo hizkuntza higienikoan. Gaizki tratatutako pertsonek ez dute tokirik titularretan. Tratu txarrak eta gaizki tratatzea; hitzak besterik ez dira. Eta bereizi egiten ditugu, orden desberdinean jositako hitz berberak izan arren. Hitzak. Hitzak besterik ez.


Horri buruz hitz egiten du Palabras antzezlanak: hitz zaurigarriez, hitz iraingarriez, hitz mingarriez… Hitzak besterik ez. Eta hitzen artean gizon bat eta hiru emakume, bat eta bera direnak. Elkarri hitzik gozoenak esateko gai diren gizona eta emakumea. Hitzak gozotasuna galtzen hasten diren arte.
Hiru emakume eta gizon bat… eta umea.

Egilea: Agurtzane Intxaurraga, Arantxa Iturberen kolaborazioarekin. Itzulpena: Arantxa Iturbe. Antzezleak: Ane Pikaza, Ainoa Aierbe, Klara Badiola, Agurtzane Intxaurraga, Jabi Barandiaran. Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga. Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola. Musika originala: Fran Lasuen. Argiak: Xabier Lozano. Jantziak: Azegiñe Urigoitia. Espazio eszenikoa: Miren Intxaurraga. Espazio sonoroa: Fran Lasuen, Miren Intxaurraga. Umearen panpina: Javi Tirado. Diseinu grafikoa: Laia. Eszenografia errealizazioa: Eskenitek. Grabazio estudioa: Balea Musika Ideiak. Produkzioa: Hika. Talde teknikoa: Eragin Stac. Administrazioa: Olite Juaristi. Iraupena: 75 min.

Informazio gehiago: Hika Teatroa.

Antolatzen du

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Siala, Gobierno Vasco Departamento de Cultura
  • Gobierno de España, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte

Kolaboratzaileak

  • autore fundazioa - fundación autor
  • cofae
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Cooperación Territorial España-Francia-Andorra 2007-2013
  • Unión Europea
  • eszena
  • donostiakultura.com; San sebastián, ciudad de la cultura
  • Donostiako Udala, Ayuntamiento de San Sebastián
  • San Sebastián, Donostia 2016