Zoomwooz, Karla Kracht & Andrés Beladiez

Zoomwooz, Karla Kracht & Andrés Beladiez
Donostiako Suhiltzaileen eraikin zaharra
Asteartea, 2013(e)ko martxoak 19
/ 20:30
Libre, jarleku guztiak bete arte

Oharra: adi sarreren inguruko informazio honi

Estreinaldia Europan.

Arima desesperatuen abaraska bat, ezerezaren puska baten eske denak, beren baitatik kanporatutako garunak, besteen denboran galduak. Amets ahaztuak, oroimen kolektiboan galdutako desirak. Ehunka, milaka hasperen segundoko, besarkadak, ferekak, oihuak, xuxurlak, zakur baten zaunka, anbulantzia bat pasatzen, autoak, hatsankak eta hodei beltzen itsaso bat, arrisku-prima, hipoteka madarikatua, nik esan nizun eta zuk esan zenidan, herren erotuen orkestra bat, katua teilatu gainean, Cochabambako alarmak, iratzargailuak, balaztadak, berrehun mila kikara kafe denak batera lurrera erortzen, alarau bat gauean, heriotzaren beldur, galeraren, etorkizunaren beldur, iraganaren, nire beldurra eta zure beldurra, bizitzaren beldur, ur-tanta bat basamortuan erortzen eta berrogeita hamahiru haur Alabaman kantari, gorrentzako telefonoak eta itsuentzako telebistak, apatridak babes bila, kartzelak, erietxeak, eta laztan baten xuxurla zure hesteak igurzten. Joan doa bizitza, inoiz ez da gelditzen, eta zu hor, zure besaulki madarikatu horretan eserita, begirada hutsean galduta, heriotzaren zain.

Ideia eta kontzeptua: Karla Kracht y Andrés Beladiez. Soinua: Make Gazine, Andrés Beladiez, Karla Kracht. Irudia: Karla Kracht. Dramaturgia: Andrés Beladiez. Iraupena: 45 min.

Informazio gehiago: Zoomwooz

Antolatzen du

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Siala, Gobierno Vasco Departamento de Cultura
  • Gobierno de España, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte

Kolaboratzaileak

  • autore fundazioa - fundación autor
  • cofae
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Cooperación Territorial España-Francia-Andorra 2007-2013
  • Unión Europea
  • eszena
  • donostiakultura.com; San sebastián, ciudad de la cultura
  • Donostiako Udala, Ayuntamiento de San Sebastián
  • San Sebastián, Donostia 2016