Oharra: adi sarreren inguruko informazio honi.
Estreinaldia Estatuan
Hautsa bi anai-arrebaren bizitzan egindako ibilaldia da: Unai eta Garazi. Handitu ahala, erantzunez beteko dituzte ezezagunaren irudiak. Euskal Herriko trantsizio-urteetako gizarte aberats aldakorrak jartzen du ingurugiroa. Historiak erakusten du zein zaila den gure sinesmena aintzat hartzea aro sekular eta zientziazale honetan. Auzitan jartzen du, halaber, erantzunak aurkitzeko giza premia, eta atzera begira jartzen da, haurren jakituriari begira, maiz zoriontsu izaten baitira bilatze hutsarekin.
Zuzendaritza: Hannah Frances Whelan Interpreteak: Garazi Lopez de Armentia, Unai Lopez de Armentia Proiekzioak: Fernando Taupada Musika: Zuriñe F. Gerenabarrena Eszenografia: David Alcorta Iluminazioa: David Alcorta Jantziak: Parasite Kolektiboa Coach euskara: Oier Guillan
Ikusgarrigintza alorreko Hogei'ta deialdiko irabazlea - Euskal kultur erakundeak, Eszena-T-ek (Victoria Eugenia Antzokia & Baiona - Akitania Hegoaldeko Eszena Nazionala) eta OARA-k (Office Artistique de la Région Aquitaine) elkarrekin ekoiztua.
Oharra: emanaldi honen aurretik, Demode Quartet-ek Epa! lan berrriaren erakustaldi bat eskainiko du (15-20 min).