Oharra: adi sarreren inguruko informazio honi.
Estreinaldia Euskal Herrian
“Apaltasuna umiliaziotik baino ezin da etorri; bestela, askonahi ustela da”, dio Genet-ek Querelle de Bresten. Obra honetan ez duzue aurkituko ez antzerki-jantzirik, ez antzerki-zerik, ez garai edo estilo jakin bat erakutsiko digun dekoraturik. Espazioa proposamen bihurtzen da bere hartan, espazioaren eta aktorearen arteko elkarrizketa; dena ezabatzen da, azken hondarreraino. Lo único que necesita una gran actriz es una gran obra y las ganas de triunfar Genet-en Les Bonnes (Neskameak) obran oinarritutako bertsioa da, eta, gai unibertsalen bitartez, Genet-en munduan arakatu nahi du: antzezpena, antzerkia irteera bakartzat, itxuraz; jan-edanak, dantza, maitagarri-ipuinen bat, pixka bat urruntzeko edo asko hurbiltzeko gizarte-estereotipoen suntsipenera, bazterkeriara eta inolako barkamen-aukerarik ez izatera.
Aktoreak: Diana Magallón, Mari Carmen Ruiz Ekoizle exekutiboa: José Rafael Flores Zuzendaria: Damián Cervantes
Informazio gehiago: Vaca 35