1.- ANTZERKI GARAIKIDEKO TAILERRA: Creación colectiva, dirección y dramaturgia del actor
2.- ZUZENDARITZA ETA ESZENARATZE TAILERRA. Fernando Bernués
3.- EGOILIARRENTZAKO SORKUNTZA LABORATEGIA: Taller sobre la creación en espacios alternativos
4.- DOKUMENTALA: Notak Mugimenduan, Oskar Tejedor
5.- SHOWCASE: Demode Quartet: Epa!
6.- BILERAK
7.- EZTABAIDA MAHAIA: Aduanas invisibles en las Artes Escénicas
8.- TANTTAKA TEATROAREKIN BIZITZEN: Blackbird
9.- EUSKAL AKTOREEN BATASUNAREN ANTZERKI LEHIA, Euskal Aktoreen Batasuna
10.- TXOTXONGILLO TALDEARI BURUZKO ERAKUSKETA: Bisita gidatua akreditatuentzat
11.- MERCARTES, Arte Eszenikoen merkatua
12.- WORK IN PROGRESS: ¡¡Golden Chanel!!-ek aurkezten du: Mundo intrépido.
1.-ANTZERKI GARAIKIDEKO TAILERRA: Creación colectiva, dirección y dramaturgia del actor
Lugaritz K. E.| Martxoak 4-7 | 18:30 – 21:30 |
15 plaza | 10 € | Gaztelaniaz
Tailerraren helburua zuzendaritzarako aktore- eta eredu-tresnak kudeatzea eta sortzea da, elkarrizketan eta testuinguruan oinarriturik; aktorearen beraren erreferenteetatik sor litekeen antzerki-gaitasuna aurkitzea eta horiek jokoan jartzen ikastea ingurune ez-konbentzional batean.
Irakasleak: Damián Cervantes (Vaca 35 Teatro en Grupo-ko zuzendaria), Diana Magallón (Lo único que necesita una gran actriz es una gran obra y las ganas de triunfar antzerki-laneko aktorea) eta José Rafael Flores (antzerki-lanaren produktore eta aktorea).
Lankidea: Donostia 2016
Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 943 483 860
2.-ZUZENDARITZA ETA ESZENARATZE TAILERRA. Fernando Bernués
Victoria Eugenia Antzokia, Areto Balioanitz Bakoitia | Otsailak 21 eta 24, martxoak 3, 17, 24 eta 31 | 18:00 – 21:00
15 plaza | 30 €| Gaztelaniaz
Fernando Bernuések gidaturiko tailer horren proposamena da astero antzerki-testu handi bat landu eta eszenaratzea: David Harrower-en Blackbird. Parte-hartzaileek interpreteekin eta zuzendariarekin batera jarraituko dute sorkuntza-prozesua, hasi lehen irakurketetatik eta marrazketa eszenikotik eta eszenografikoaren, argiztapenaren eta jantzien planteamenduraino.
Aktoreak: Isidoro Fernández eta Fariba Sheikhan.
Zuzendaria: Fernando Bernués.
Lankidea: Donostia 2016
Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 943 483 860
3.-EGOILIARRENTZAKO SORKUNTZA LABORATEGIA: Taller sobre la creación en espacios alternativos
2016 Gunea | Martxoak 8 eta 9 | 11:30-14:00 / 16:00-18:30 | Gaztelaniaz
Vaca 35 konpainiak –parte-hartzaile 2014ko dFERIAn– egoitzaldia egingo du Seiiru konpainiarekin batera, zeinak 2014ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria irabazi baitzuen Markesa Lou kost proiektuarekin.
4.-DOKUMENTALA: Notak Mugimenduan, Oskar Tejedor
Antzoki Zaharra | Martxoak 8 | 18:00 (euskaraz) + 20:00 (gaztelaniaz)
Notak Mugimenduan dokumentalaren aurrestreinaldi artistikoa.
2013ko ekainean, Malandain Ballet Biarritzek bere azken desafioa aurkeztu zuen Versaillesko Musika eta Dantza Akademian: zuzeneko musikarekiko koreografia bat, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak interpretatua. Dokumentalak erakusten du nola landu zen Sergei Prokofiev-en Errauskine, ideia sortu zenetik Versaillesen estreinatu zen arte.
5.-SHOWCASE: Demode Quartet: Epa!
Intxaurrondo K. E. | Martxoak 10 | 13:00
Demode Quartet-ek, Parasite Kolektiboaren Hautsa obraren emanaldia hasi aurretik, Epa! lanaren lagintxo bat eskainiko du (15-20 minutukoa); musika-entzukizuna da, Euskal Herri kantutegiko piezen a capella jatorrizko bertsioz osatua.
Sarea: Martxoaren 10ean / 9:30-13:30 / Intxaurrondo K. E.
COFAE: Martxoaren 11n / 11:00 / Victoria Eugenia Antzokiko Areto Balioanitz Bikoitia
7.-EZTABAIDA MAHAIA: Aduanas invisibles en las Artes Escénicas
Victoria Eugenia Antzokiko Txina Aretoa | Martxoak 11 | 16:00 | Gaztelaniaz
Arte eszenikoen praktikan muga batzuk pasatzen joan behar da. Horietako batzuk argiak dira, araudi, ohitura, aurrekontu edota premisa batzuen arabera. Hala ere, badira hain argi antzeman ezin daitezkeen beste muga batzuk. Horiek subjektiboak dira, baita eztabaidagarriak ere zentzu politiko, sozial eta artistikoan. Muga horiek Arte Eszenikoen alor guztietan eragina dute, sortze prozesutik, produkzio, distribuzio eta erakusketa prozesura arte.
Marko honen barruan ikusezin, zorrotz eta zinez eraginkorrak diren zenbait muga aztertzeko mahai-inguru bat proposatzen da. Helburua mugek pertsonengan duten eragina aztertzea da; bai euren jatorri, kultura edo etniaren arabera, baita euren minusbaliotasun, jatorri sozial edota ekonomiko eta generoaren arabera ere.
Hizlari bakoitza muga batez ariko da. Horrela, Virginia Imazek generoaren aduana landuko du, Natavidad Villarek minusbaliotasunarena, Karlos Nguema eta Javier Marchantek jatorri eta etniarena, eta Manuel Muñoz eta Octavio Arbeláezek, berriz, aduana sozial eta ekonomikoa aztertuko dute.
Txostengileak: Virginia Imaz Quijera- Donostia (pailazoa eta ipuinlaria, Oihulari Klown antzerki-taldeko zuzendaria), Francisco Javier Marchante Guijarro – Almería (Hizkuntza Egokitzapenerako Aldi baterako Ikasgelako eta Kulturartekotasunerako irakaslea Río Andarax BHIan), Natividad Villar Caño – Jaén (Úbedako Ricardo Iniesta Udal Antzerki Eskolako zuzendaria), Manuel Muñoz Bellerín – Sevilla (Teatro Social e Intervención Socioeducativa ikastaroko zuzendari akademikoa, Teatro de la Inclusión-eko koordinatzailea), Karlos Nguema – Donostia (aktorea eta dantza-irakaslea) eta Octavio Arbeláez Tobón – Kolonbia (Manizalesko Antzerki Jaialdiko zuzendaria, Circulart Medellíngo zuzendaria, Vía Bogotáko zuzendaria).
Moderatzailea: Carlos Gil Zamora (ARTEZ aldizkariko zuzendaria)
8.-TANTTAKA TEATROAREKIN BIZITZEN: Blackbird
Victoria Eugenia Antzokiko Areto Balioanitz Bakoitia | Martxoak 12 | 12:00-17:00 (bazkaria, 14:00-16:00)
15 lagun | 10 € | Gaztelaniaz
Tanttaka Teatroak lanegun bat emango du parte-hartzaileekin, eta haiek bertatik bertara ezagutuko dute konpainiaren eguneroko martxa, proba-saioak ikusiz eta iritziak eta irudipenak partekatuz Blackbird lana lantzen duten bitartean.
Aktoreak: Isidoro Fernández eta Fariba Sheikhan.
Zuzendaria: Fernando Bernués
Lankide: Donostia 2016
Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 943 483 860
9.-EUSKAL AKTOREEN BATASUNAREN ANTZERKI LEHIA, Euskal Aktoreen Batasuna
Hainbat aktore, dramaturgo eta zuzendariri, hiru taldetan banatuta, motibo nagusi bat emango zaie lantzeko. Hortik aurrera, eta 12 orduan, antzerki-pieza bat landuko dute, eta horixe emango dute jendaurrean.
Sorkuntza-proiektua: Martxoak 12 | 9:00-21:00 | 2016 Gunea eta Donostiako EABren egoitza | Euskaraz
Antzezpena: Martxoak 13 | 20:00 + 23:30* | Victoria Eugenia Antzokia – Victoria Café | Euskaraz
Lankide: Donostia 2016
* Akreditatuentzako saioa
10.-TXOTXONGILLO TALDEARI BURUZKO ERAKUSKETA: Bisita gidatua akreditatuentzat
Lugaritz K. E. | Martxoak 12 | 11:00 - 11:30 | Gaztelaniaz
Bisita gidatua Txotxongillo Taldeari buruzko erakusketan zehar; Enkarni Genuak eta Manolo Gómezek sortu zuten konpainia, 1971n.
11.-MERCARTES, Arte Eszenikoen merkatua
Aurkezpena
Victoria Eugenia Antzokia - Txina Aretoa | Martxoak 12 | 17:00
12.-WORK IN PROGRESS: ¡¡Golden Chanel!!-ek aurkezten du: Mundo intrépido.
Victoria Eugenia Antzokia | Martxoak 13 | 20:30
Aukeran Dantza Konpainiaren Geltokia obraren emanaldiaren aurretik, Golden Apple Quartet-ek lantzen ari diren obra berriaren lagintxo bat eskainiko du, 15-20 minutukoa; udazkenean estreinatuko da obra.
INFORMAZIO GEHIAGO: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 943 483 860