Gaur aurkeztu da martxoaren 7tik 10era bitartean izango den dFERIAko XXII. edizioaren programazio eszeniko osoa eta jarduera paraleloak.
Datorren edizioan, 30 konpainiek 31 ikuskizun (40 emanaldi) aurkeztuko dituzte hiriko 9 agertokitan: Victoria Eugenia Antzokia, bere Club Aretoa, Antzoki Zaharra, Imanol Larzabal Aretoa, Gazteszena, Intxaurrondo K.E., DSS2016 Gunea, Tabakalera Patioa eta Tabakalera Ruiz Balerdi Aretoa. Ikuskizunen %71, modu bateko edo besteko estreinaldiak izango dira; 5 estreinaldi orokorrak, 3 Estatu mailakoak, 4 Europakoak eta 10 Euskal Herrikoak, eta diziplinen arabera, %52 antzerkia izango da, %39 dantza eta %9, diziplina anitzekoak.
Konpainien jatorriaren arabera, %37 Euskal Herrikoa da, %12 Espainiar Estatukoa eta %7, atzerrikoa.
Aurten ere, sarreren prezioa merkeagoa izango da erosten diren epearen arabera.
Victoria Eugeniakoak : otsailaren 5etik 21era: 15€ / 8€ . Otsailaren 22tik martxoaren 6ra: 18€ /10 €. dFERIA egunetan: 20€/12€.
Beste aretoetan: otsailaren 11tik 21era: 8€ . Otsailaren 22tik martxoaren 6ra: 10 €. dFERIA egunetan: 12€.
www.dferia.com webgunean informazio gehiago duzue.