Lorenzok hamabost urte ditu, eta umezurztegia utzi eta abegi-familia batekin bizitzera joan da, Italiako hiri txiki batera. Han, Antoniorekin maiteminduko da. Antoniok sentimenduak adierazteko zailtasunak ditu, eta ez daki nola erantzun Lorenzok erakutsitako afektuari. Elena, berari falta zaion adorea ikasleei emateko gogotsu dagoen irakaslea, horren testigu izango da.
Hiru pertsonaia horiek dira maitasun, gorroto eta indarkeriari buruzko obra bikain baten protagonistak. Eta erdian, musu bat, eromena eragin dezakeen musu bakar eta sinple bat...
Oharra: Sala Ruiz Balerdi Aretoa
EGILEA: Iván Cotroneo; ZUZENDARIA: Fernando Bernués; ITZULPENA: Ritxi Lizartza; ADAPTAZIOA: Quim Zeberio; ESZENOGRAFIA: Fernando Bernués, Edi Naudo; ARGIZTAPENA: Xabier Lozano; JANTZIAK: Ana Turrilas; INTERPRETEAK: Ander Iruretagoiena, Mireia Gabilondo, Haritz Morrás; ZUZ: TEKNIKOA: Edi Naudo; ZUZ. LAGUNTZAILEA: Vito Rogado; DISEINU GRAFIKOA : Javi Alonso; EKOIZPEN EXEKUTIBOA: Koro Etxeberria
Informazio gehiago: Tanttaka Teatroa.