Espainiako kartzela zahar bat. Bi ziega bata bestearen ondoan. Lau emakumek, denak ere 35 eta 50 urte artekoak, oso modu desberdinetan betetzen dituzte zigorrak.
Pim, pam, fuera! bizirik irautea lortu duten horien historia da. Askatasuna galdu dute, beren grina gaiztoengatik, pobrezia handienagatik, askonahi neurrigabeagatik edo Mozal Lege eman berriagatik.
Pim, pam, fuera! gure herrialdearen erretratu garratza da. Gaur egungo gizartearen argazki anker eta jostaria, Espainiako kartzela bateko barratzarren artetik egina.
Ondo pasa, negar pixka bat eta barre asko egin dezazuela.
Testua: Carlos Zabala Aktoreak: Ane Gabarain, Vito Rogado, Amagoia Lauzirika, Amaia Lizarralde Argiztapena: Iñigo Letamendia Jantziak eta eszenografia: Luis M. del Olmo Grabazioa eta soinu muntaia: Jose Luis Rubio, REC estudio Diseinu grafikoa: Javi Alonso Muntaia teknikoa: Eragin Gestoria: Fiskade Produkzioa: Eneko Olasagasti Espazio eszenikoa eta zuzendaritza: Carlos Zabala