Bekaizkeriaz, gorrotoz, arrazakeriaz, zeloz eta traizioz beteriko historia bat, W. Shakespearek 1604an idatzia. Oteloren eta Desdemonaren arteko maite-harremanak kolokan jartzen dira Yagok bere Almirante eta lagun Oteloz mendekatzea erabakitzen duenean, lotinant postua eman ez diola eta. Viajeinmóvil txiletar konpainiak tragediaren egokitzapen bat aurkezten du, objektuak manipulatzeko jolas landu bat erabiliz, eta bi aktorek pertsonaia nagusiak jokatzen dituztela. Telenobeletako eta pertsonarteko harremanen melodramarekin duen loturatik abiatuta, emakumeen kontrako indarkeriaren drama gogorrerantz hurbiltzen du pieza hori. Eszenek zehaztasun tekniko handiko uneak, umorea eta tragedia nahasten dituzte, autore ingelesaren testu garrantzitsuenetako bat eszenaratzeko.
William Shakespeareren "Otelo, el moro de Venecia" n oinarrituta.
EStreinaldia Euskal Herrian.
Egokitzapena eta zuzendaritza: Jaime Lorca, Teresita Iacobelli, Christian Ortega Aktoreak: Nicole Espinoza, Jaime Lorca Diseñu aholkularitza: Eduardo Jiménez Jatorrizko musika: Juan Salinas Jantziak: Loreto Monsalve Argiztapenaren diseinua: Tito Velásquez Soinu diseinua: Gonzalo Aylwin Argazkiak: Rafael Arenas, Sandra Zea Afitxea: Hugo Covarrubias Produkzioa: Viajeinmóvile