La mirada del otro, Proyecto 43-2

La mirada del otro
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2016(e)ko martxoak 10
/ 19:00
12 EUR
Sarreren salmenta
Gaztelaniaz

Martxoaren 9ko oharra: Emanaldia amaitu ondoren, mahai-ingurua izango da antzokian bertan, antzezlanaren oinarri izan diren Langraitzeko topaketen inguruan. Jaime Otamendi Donostia Kulturako zuzendari eta kazetariak gidatuko du mahai-ingurua eta bertan hartuko dute parte: Maixabel Lasa (Langraitzeko topaketetan parte hartu duen ETAren biktima), Edu Santos (topaketetan bitartekari aritua), Estibaliz Curiel eta Pablo Rodríguez (interpreteak) eta María San Miguel (aktorea eta antzezlanaren sortzaile eta ekoizlea).

Gela bat kartzelan.

Hiru lagun: bitartekaria, biktima eta kaltegilea.

Haren begiak.

Bestearen begiak.

Zeintzuk dira gehiago: besteekin lotzen gaituzten gauzak ala besteengandik bereizten gaituztenak?

2010aren azken aldera, gutun bat irten zen Langraiztik (Araba). Gutun hartan, ETAko disidente batzuek beren biktimen senideekin biltzeko prest zeudela adierazten zuten. La mirada del otro lanak elkartze baten historia eszenaratzen du. Hasi prestaketetatik eta elkartzea gertatzen den arte.

Estreinaldia Euskal Herrian.

Aktoreak: Estibaliz Curiel, Pablo Rodríguez, María San Miguel Zuzendaritza: Chani Martín Dramaturgia: Maria San Miguel, Chani Martín Musika konposizioa: Jorge Arribas Argiteriaren diseinua: Raúl Romo (Wensy) Espazio eszenikoaren diseinua: Karmen Abarca Jantzien koordinazioa: Susana Moreno Produkzioa: Proyecto 43-2 Zuzendaritza teknikoa: Karmen Abarca Bideoa eta argazkiak: Alba Muñoz, Juan Carlos Mora Aholku pedagogikoa: Domingo Ortega Zuz.laguntzeilea: Javier Galán  Lagutnza teknikoa: Eleni Chaidemenaki Prentsa: Silvia Espallargas (ASÍ COMUNICA)

Informazio gehiago: proyecto 432

Antolatzen du

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Siala, Gobierno Vasco Departamento de Cultura
  • Gobierno de España, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte

Kolaboratzaileak

  • fundación sgae fundazioa
  • Iberescena
  • Kutxa Fundazioa
  • Etxepare
  • oara
  • cofae
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Eszena-T
  • Cooperación Territorial España-Francia-Andorra 2007-2013
  • EAB
  • Unión Europea
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • donostiakultura.com; San sebastián, ciudad de la cultura
  • Donostiako Udala, Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016