Iberoamerikar leihoa
“Iberescena”, iberoamerikar funtsaren laguntzari esker sortutako leihoa, 2006an sortu zen, eta honako helburu hauek
ditu, besteak beste:
- Ikuskizun iberoamerikarren banaketa, zirkulazioa eta sustapena bultzatzea.
- Iberoamerikako espazio eszenikoak eta jaialdiak bultzatzea, beren programazioetan eskualde osoko produkzioei
lehentasuna emateko.
- Arte Eszenikoekin zerikusia duten beste programa eta instantzia batzuekiko lankidetza eta sinergiak sustatzea.
Aurten, dFERIA 2016n, zazpi ikuskizun izango ditugu, oso desberdinak, zazpi herrialdetakoak; tartean, gurea.
Hona hemen hautaturiko proposamenak:
1- TEATRO DO BAIRRO, AR DE FILMES, “Quatro santos em trés actos” lanarekin (Portugal).
2- CARRETERA 45 TEATRO AC, “Érase una vez... (oc ye Nechca)” lanarekin (Mexiko).
3- LA MESTIZA, “Ñucanchik Antisuyu Riman (Habla nuestra selva)” lanarekin (Ecuador/Kolonbia).
4- VIAJEINMÓVIL, “Otelo” lanarekin (Txile).
5- “El canta yo cuento” AFARI – IKUSKIZUNA (Dominikar Errepublika).
Leiho hau osatzeko, beste bi proposamen, hurbilagokoak, baina nazioartera begirakoak betiere.
7- KUKAI DANTZA - MARCOS MORAU / LA VERONAL, “Oskara” lanarekin (Euskadi/Valentzia).