Jarduera Paraleloak

Ikuskizunen alboan, jarduera paraleloek gero eta indar handiagoa hartu dute dFERIAn. Zenbait eragilerekiko elkarlanean egiten dira; besteak beste, Donostia 2016, Fundación Autor, Kutxa, COFAE eta EABrekin. Jarduera paraleloak ez dira mugatzen feriaren egunetara. Batzuk feria baino lehen hasten dira, eta feriaren barruan amaitzen

IKASTAROAK:


ANTZERKIGINTZA BERRIAK

Lekua: Victoria Eugenia Antzokia, Areto Balioaniztun bikoitia

Iraupena: Martxoaren 8a eta 9a

Ordutegia: 10:00 – 17:30

Dramaturgia berrien programan parte hartzeko aukeratutako zortzi autoreak Donostiako Victoria Eugenia Antzokian bilduko dira taldean jarraitzeko beren proposamenak lantzen, Patxo Telleria eta Mireia Gabilondo arte eszenikoetako profesionalekin batera.

Donostia 2016 Fundazioak, Victoria Eugenia Antzokiak eta Gasteizko Principal Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak zortzi autoreren proposamenak aukeratu zituzten abenduan (Ozkar Galán, Olatz Gorrotxategi, Oier Guillan, Mikel Gurrea, Arantza Iturbe, Alejandro Prieto, Carmen San Esteban eta María Velasco), deialdi ireki baten bidez. Otsailean Gasteizen bildu ondoren, martxoaren 8an eta 9an Victoria Eugenian izango da dramaturgiaren sorkuntzarako tailerra. Apirilean izango da hirugarren eta azken topaketa, Bilbon.

Horren ondotik, hasierako zortzi lanetatik hiru hautatuko dira, eta horiek ekoitziko dituzte parte hartzen duten antzokiek, eta hiru hiriburuetan antzeztuko dira. Produkziorako laguntzaz gainera, hautaturiko pertsonek 3.300 euroko diru-laguntza jasoko dute.

Dramaturgia Berriak proiektuaren xedea idazketa dramatiko berezi bat sustatzea da, ahots eta testu berrien bidez. Baita sortzaile eta dramaturgoen sare bat sortzea ere, Norberaren ohiko lana eta talde lan ez hain ohikoa bateratze bidean jarriz, sare horrek antzerkirako materiala sortuko du, eta material hori erreferentziatzat erabili ahal izango dute antzerki-konpainiek.


MINTEGIA:


CLÍNICA DE LA OBSESIÓN (Artista eta sortzaileentzako mintegia)

Irakaslea: Matías Umpierrez

Lekua: Victoria Eugenia Antzokia

Iraupena: Otsailaren 29tik martxoaren 5era

Ordutegia:15:00-20:00, (astelehenean:15:00-18:00)

Ikasle-kopurua: 10 lagun

Hizkuntza: gaztelania

Prezioa: 50 euro

Izena eman

Artistentzako klinika global bat Matías Umpierrezen eskutik.

Nola zedarritu artista baten sorkuntza-unibertsoaren geografia?

Hau klinika bat da, laborategi bat, gogoeta-leku bat, artista bat obsesionatzen duen eta sortzeko bulkada pizten dion indar etengabea arakatzeko. Obsesioaren Klinika® hiriz aldatzen da, hizkuntzaz, herrialdez, egoiliarren obraren gorputza zeharkatzen duen gezia argitzeko. Topaketak parte-hartzaileen soslaia eta obra analizatuz eta eztabaidatuz eratzen dira, haien bilaketa, zer-nolako eta problematiketatik abiatuta.

Ikasleen kopurua eta soslaia: Guztira, 10 artista hautatuko dira. Antzerki-zuzendari, zine-zuzendari, artista bisual, koreografo eta edozein artegintzatako sortzaileentzat, baldin eta proiektu bat sortu nahi badute. Artista horiek gutxienez bi obra izan beharko dituzte sortuak.

1. eskola. Otsailaren 29an, astelehena: 15:00 - 18:00.

2. eskola. Otsailaren 2an, asteazkena: 15:00 - 20:00.

3. eskola. Martxoaren 3an, osteguna: 15:00 - 20:00.

4. eskola. Martxoaren 4an, ostirala: 15:00 - 20:00.

5. eskola. Martxoaren 5ean, larunbata: 15:00 - 20:00.


LAN-MAHAIAK:


AKITANIA-EUSKADI TOPAKETA

Lekua: Etxepare Institutua (Tabakalera)

Iraupena: Martxoaren 8a

Ordutegia: 16:00-17:15

Akitania-Euskadi euro-eskualdeko kultur eragileen arteko lokarriak sortzeko asmoz, topaketa bat egingo da lurralde horietako programatzaileen artean, ESZENA.T proiektua zabaltzen saiatzeko (duela urte batzuk sortu zuten Scène Nationale du Sud-Aquitain-ek eta Victoria Eugenia Antzokiak) eta lankidetza-formulak bilatzeko sare eraginkor eta dinamikoa eraikitze aldera, produkzioak babestu eta konpainien birak bultzatuko dituen sarea, hala aretoetan nola kalean.

Etxepare Euskal Institutua eta Akitania - Euskadi Euroeskualdearen laguntzarekin.

HITZALDIAK:


CHEVÉRE: PRÁCTICAS DE MEDIACIÓN EN EL CONTEXTO DE UNA COMPAÑÍA RESIDENTE

Emailea: Xesús Ron (Chévere konpainiako zuzendaria, 2014ko Antzerki Sari Nazionala Espainian)

Lekua: Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoa.

Iraupena: Martxoaren 8a

Ordutegia: 12:00 - 13:30

Hizkuntza: Gaztelania

Prezioa: doan

Santiago de Compostelan 25 urtez lan egin ondoren, 2012an Chéverek proiektu berri bati ekin zion Teon, Santiago ondoko herri batean, antzerki-egoitzaldiaren proiektu berri bat, bakarra Galizian. Eredu esperimental publiko-pribatu bat da, eta honako helburu hauek ditu: antzerki-konpainia bat leku jakin batean egonkor finkatzea, bertan inplikatuz espazio publikoen erabilera errentagarri egiteko; antzerki-profesionalen lan-egonkortasuna hobetzea; eta Chévere konpainiaren ospea eta know howa kapitalizatzea bera hartuko duen komunitatearen mesedetan. Alde horretatik, Chéverek bitartekaritza-lan handia egin du antzerkia eta tokiko populazioa lotzeko, konpainian programaturiko ikuskizunei lagun egitea proposatuz, antzerki komunitarioaren jardunbideak ezarriz edo kultur ohituretatik kanpo dauden espazioak erabiliz.

Urteotan egindako bitartekaritza-jarduera batzuk kontatzea proposatzen dizuegu, hala Santiagon nola Teon egindakoak, eta haien arteko aldeak aztertzea.

Solasaldi-hitzaldi honetan, egindako esperientzia batzuen bideoak erakutsiko dira, eta lortutako emaitzen datu batzuk aurkeztuko. Azkenean, elkarrizketa izango dugu parte hartzen dutenekin.


AURKEZPENAK TABAKALERAKO KUTXA KULTUR PLAZAN

Martxoaren 8tik 19era aurkezpen ezberdin egingo dira akreditatuentzako soilik.

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Kutxa Kultur - Tabakalera)

Ordutegia: 14:15 – 14:45

Martxoak 8: ADDE Katalogoa

Martxoak 9: La Cuadra de Sevilla / MERCARTES

Martxoak 10: KIMU/ COFAE proiektua


ERAKUSKETAK:


ESPAINIAR ANTZERKIA POLONIAR KARTELEAN

Bilduma: Krzysztof Dydo

Lekua: Victoria Eugenia Antzokia (Foyerra)

Iraupena: Martxoaren 1etik 31ra

Ordutegia: Erakusketa antzerki-funtzioa dagoen egunetan bisitatu ahal izango da.

dFERIAren egunetan: martxoaren 7tik 10era, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era.

Espainiar antzerkia poloniar kartelean erakusketak, antzerkiko kartel sorta bat aurkezten du. Polonian ekoitzitako espainiar dramaturgiako lan handientzat diseinatuak dira, eta 1966 eta 2014 artean sortutako proiektuak jasotzen dituzte. Ale hauek Krakoviako Krzystof Dydoren Plakatu Galeriako bilduma bikainaren adeitasunez jarri dira ikusgai, eta aukera ematen dute ikusteko nola agertu den gure literatura dramatikoa poloniar artista plastiko handien begietara, Poloniakoa munduan den kartelgintza-eskola puntakoenetako bat izaki.

Erakusketa honetan, Kartelaren poloniar eskolaren lehen aldiko artisten lanak ageri dira (Franciszek Starowieyski, Waldemar Świerzy, Tadeusz Grabowski), 70eko urteetako "uhin berria" deritzoneko artistena (Eugeniusz Get Stankiewicz, Andrzej Klimowski, Grzegorz Marszałek, Mieczysław Górowski), eta 80ko urteetakoena (Wiktor Sadowski, Stasys Eidrigevicius, Marian Nowiński, Leszek Żebrowski, Wiesław Wałkuski), bai eta kartelgintza garaikideko ordezkari batzuena ere, hasi 90eko urteetatik eta gaur arte (Wiesław Grzegorczyk, Mirosław Adamczyk, Ryszard Kaja, Monika Starowicz).


"IRUDIMENEZKO ESPAZIOAK", EIDER IBARRONDO

Lekua: Lugaritz (Heriz 20)

Iraupena: Martxoaren 4tik apirilaren 22ra

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 16:00etik 20:30eara

Eszenografo baten sorkuntza-prozesuari begiratu bat emateko erakusketa, historiak espazio iradokitzaileetan kontatzeko artea.


BILERAK:


SAREAREN BATZARRA

Eguna: Martxoaren 7a

Lekua: Intxaurrondo K.E.

Ordutegia: 9:00 – 12:30

 
EKOIZPEN ESZENIKORAKO FINANTZAKETA AUKERA BERRIA (Eskenako konpainia kideentzako barne jardunaldia)

2015eko zerga-erreformak ekoizpen eta erakusketa eszenikoetarako eskaintzen dituen aukerei buruzko informazio-saioa.

Eguna: Martxoaren 9a

Lekua: Victoria Eugenia Antzokia, Areto Balioaniztun bakoitia

Ordutegia: 10:30 - 14:00



 

 

Antolatzen du

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Siala, Gobierno Vasco Departamento de Cultura
  • Gobierno de España, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte

Kolaboratzaileak

  • fundación sgae fundazioa
  • Iberescena
  • Kutxa Fundazioa
  • Etxepare
  • oara
  • cofae
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Eszena-T
  • Cooperación Territorial España-Francia-Andorra 2007-2013
  • EAB
  • Unión Europea
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • donostiakultura.com; San sebastián, ciudad de la cultura
  • Donostiako Udala, Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016