
COFAEk "Nola erabili Email Marketing gure komunikazio-estrategia optimizatzeko" tailerra antolatuko dut dFERIAn. Pepe Zapata izango da ikastaro honen koordinatzailea, enpresa zuzendaritzan eta sozial median aditua. Derrigorrezkoa da izena ematea ikastaroan parte hartzeko. Informazio gehiago.

2017ko dFERIAk bi bideratzaile izango ditu lehenengo aldiz. Bideratzailearen funtzioa izan ohi da elkar ezagutzen ez duten profesionalak harremanetan jartzen eta haien arteko topaketak bideratzen laguntzea. Aurten, Pepa Marteles eta Iva Horvat izango ditugu bideratzaile Donostian.

Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, Nafarroako Gobernuaren Kultura Zuzendaritzak, REDEALEk eta PATEAk euren proiektuak aurkeztuko dituzte. Hauekin batera, Sareako bilera bat antolatuko da, Egiako Kultur Etxean.

Ikerne Giménezek lan-ibilbide oparoa egin du jantzi eta osagarri eszenikoen inguruan. Erakusketa honetan, argia ikusi ez zuten zenbait ideia jarri ditu ikusgai diseinatzaileak: eszenografiak, pertsonaiak, ideiak, zirriborroak, marrazkiak eta irudiak, besteak beste.