Feriaren lau egunetan zehar, aurkezpenak eta topaketa uneak garatzen dira, akreditatuak, antolatzaileak, agintariak eta gonbidatu berezien artean.
dFERIA 2019k beste urte batez bi bideratzaile izango ditu. Jakina denez, arte eszenikoetako azokak sektorearen topagune eta negozio-lekuak izan ohi dira. Hala, bideratzailearen funtzioa izan ohi da elkar ezagutzen ez duten profesionalak harremanetan jartzen eta haien arteko topaketak bideratzen laguntzea. Aurtengo edizioan, Pepa Marteles eta Iva Horvat izango ditugu bideratzaile Donostian, profesionaleei zuzendutako "neurrira egindako topaketak" kudeatuko dituzte.
Bideratzaileekin harremanetan jartzeko emailez, martxoaren lehenaren ondoren:
pepamarteles.cofae@gmail.com
iva@artrepublic.es
dFERIAra, azken urteotan, hainbat erakunde, elkarte, konpainia eta bestelako erakundeak etorri dira. Agente horien guztien arteko sinergiak bilatzeko, topaketa laburretarako espazioak proposatzen dira, nazioarteko programatzaileen, erakundeen, konpainien eta arte eszenikoen elkarteen artean, elkarrenganako ezagutza-nitxoak ezartzeko.
Horretarako, Iva Horvatek eta Pepa Martelesek, feria aurretik eta ferian zehar profesional zein konpainiekin lan egingo dute elkarren arteko topaketak sustatzeko, ordutegi iraunkorrean, 10:00-18:00 bitartean, Victoria Eugenia Antzokian.
Martxoa 11-14 marzo
dFERIAn akreditatuta dauden pertsonak lekualdatzen dituen autobusak ESKENAren babesa eta lan ona izango ditu edizio honetan.
Euskal arte eszenikoetako enpresen sektoreari ikusgarritasuna emateko eta sustatzeko helburuz, diseinu bat eta ekintza esklusibo batzuk egingo dituzte, profesionalak eta publikoa harrituta utziko dituztenak.
Nafarroako Gobernuko Arteen Merkatua, 948 Merkatua, dFERIAn izango da. Deskargatu martxoko Arte Eszenikoak aldizkaria.