XX. mendearen hasierako Espainia ageri zaigu esperpento jostagarri honetan, non Valle-Inclánek "adarrak" direla-eta galdutako ohorearen aurreiritzi moralak kritikatzen baititu. Bere pertsonaiez eta haien jokamolde sainetezkoaz trufatzeko asmoa hartzen du, bai eta lortu ere, parodia satiriko honetan, zeinak barre-zantzo ankerrak eragiten baititu espainiarren tradizio matxistaren gainean.
Historiak kontatzen du nola Astete tenienteak –don Friolerak– anonimo bat jasotzen duen esanez emazteak engainatu egiten duela. Bere emazte doña Loretarengatik sentitzen dituen zeloek erotuta, hura auzoko putzontzi erdipurdiko batek tentatzen baitu, Pachequín bizargileak, mendeku hartzea deliberatzen du, beste auzo asmo gaiztokoek xaxaturik. Bien alaba Manolita agertzen da orduan, doi "adardun" ustezkoak maitaleak hil behar dituenean, eta aitaren sumina baretzen du. Hala ere, kide militarren presioak harrotasunaren sakoneneraino itsutzen du gizona, eta ohorearen kode zahar-zahar batez baliatuta, pistola eskuan, krimena egitea erabakitzen du, honako oihu hau eginez: "Karabineroen artean ez dago adardunik!".
Kontsultatu ikuskizun honek dituen deskontu eta abonuak.
EGILEA: Ramón del Valle-Inclán
DRAMATURGIA ETA ZUZENDARITZA: Francisco Negro
KOMEDIANTEAK: Francisco Negro, Mayte Bona, Felipe Santiago, Adolfo Pastor, Santiago Nogués, Mamen Godoy.
Informazio gehiago: Morfeo Teatro