Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai...
Asteburu "eroa" izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat.
Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira...
Kontsultatu ikuskizun honek dituen deskontu eta abonuak.
ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo
ANTZEZLEAK: Itziar Atienza / Vito Rogado, Leire Ruiz, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Sara Cozar, Naiara Arnedo.
Informazio gehiago: VAIVEN