El rey Lear antzezlanak herri-ipuin batean du jatorria; nonbait, XII. mendetik gehitu zaio Ingalaterraren historiari. Kronikek diotenez, Lear zaharrak hiru alabek zenbateraino maite zuten jakin nahi izan zuen, gehien maite zuena bere ondorengo izendatzeko asmoz. Bik zurikeria ugari esan zizkioten; gazteenak, berriz, erantzun zion aita zuela eta horregatik maite zuela. Erregeari gutxi iruditu, eta zigortu egin zuen. Denborak eta gertaerek frogatuko zuten, ordea, huraxe zela tronurako duin zen bakarra, eta, azkenean, ahizpekin gerran jardun ondoren, lortu ere lortu zuen hori. Shakespearek zabaldu eta aldatu egiten du bilbea, bere ikuspegia txertatuz. Learren historiarekin batera, Gloucesterren eta haren semeena kontatzen du. Emaitza muturreko esperientzia da, oinazea, eromena eta suntsiketa ankerki eta gozagarririk gabe adierazita.
Kontsultatu ikuskizun honek dituen deskontu eta abonuak.
ZUZENDARITZA, DRAMATURGIA ETA GUNE ESZENIKOA: Ricardo Iniesta
ANTZEZLEAK: Carmen Gallardo, Joaquín Galán, María Sanz, Raúl Vera, Elena Aliaga, Silvia Garzón, Lidia Mauduit, José Ángel Moreno, Javi Domínguez
MUSIKA KONPOSIZIOA: Luis Navarro
ZUZENDARITZA: Coral Marga Reyes, Lidia Mauduit
JANTZIAK: Carmen de Giles
MAKILLAJE, ILE-APAINKETA ETA ESTILISMOA: Manolo Cortés
TEXTURIZAZIOA ETA ESZENOGRAFIA AKABERA: Ana Arteaga
ATREZZOA ETA ESCENOGRAFIA ERAIKUNTZA: Sergio Bellido
KOREOGRAFIA: Juana Casado
ARGIZTAPEN DISEINUA: Alejandro Conesa
SOINU GUNEA: Emilio Morales
ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: Sario Téllez
ZUZENDARITZA AHOLKULARIA: Rocío Costa
GERENTZIA: Rocío de los Reyes
BANAKETA: Victoria Villalta
EKOIZPENA: María Paz López
KOMUNIKAZIOA: Blanca Sanz
Informazio gehiago: Atalaya Teatro
REY LEAR PROMO CENTRAL from Atalaya-TNT on Vimeo.