Galdu genuen guztitik, malkoak behintzat geratu zaizkigu. Bizitza ziztu batean doa Los años rápidosen, eta Secun de la Rosak, xume eta hurbil berriz ere, modu hunkigarrian kontatzen du hori. Bi eszena, hogeita hamar urteko tarteak bereizirik; hirugarren eszena bat, harrigarria, non beste biak batera dauden: aski du hori familiako drama bat kontatzeko. Historia bat gela bakar batera bildua: langile-auzo bateko etxe bateko egongela, besaulki maiztu bat, mahaitxoa, lanpara merke batzuk, koinaka eskura eta errezel bat atzealdean... Etxe baten irudi ezaguna: eguneroko infernuarena edo haurtzaroko paradisu galduena, nondik begiratzen den.