Oharra: gaztelerazko bertsioa martxoaren 12an emango da.
Roman ia 80 urteko gizon bat da, eta behea jota dago emaztea hil zaiolako. Agureak menpekotasun fisikoa du, eta hiru semeek txandaka zaintzen dute eguneko hogeita lau orduetan. Hiru hilabeteren ondoren, semeak jota geratu dira, eta egoitza batean plaza bat noiz sortuko zain dauden artean, Julieta kontratatzea erabakitzen dute, paperik gabeko immigrante bat, auzoko parrokoak hala aholkatuta, nahiz eta Romanek uko egin dion beti semeek ez beste inork zaintzeari.
Egoera gero eta zailagoa da, eta semeek iraganaren aurrean jarri beharko dute, beren frustrazio eta liskarrekin eta, batez ere, aitaren autoritarismoarekin, zeina orain gainbehera baitoa. Izar bat zeruan nola, halaxe agertuko da maitasuna, baina diru-goseak, harrokeriak, intrantsigentziak, aurreiritziek eta beldurrak galarazi egingo diete izar haren atzetik joatea. Itsutasuna erabatekoa izango da, eta patua nagusituko zaie, tragedietan nagusitu ohi den gogortasunaz.
Zuzendaritza: Anartz Zuazua
Antzezleak: José Ramón Soroiz, Tanya De La Cruz, Ainhoa Aierbe, Asier Sota, Alazne Etxeberria
Musika: Ekhi Vegas
Eszenografia eta jantziak: Ikerne Gimenez
Argiztapen diseinua: Pedro Yagüe
Informazio gehiago: Borobil
Argazkia: Iñaki Aranburu