Penintsulako, Floridako eta Barbadoseko pistarik cool-enetatik pasatu ondoren, arabiar emirerri ahaltsu batek kontratatu du Fabiolo, zertarako eta xekearen alabari tenis-eskolak emateko. Hor hasiko da beste bidaia bat Sotograndeko aberaskumerik berba-jario eta gatzdunenarentzat. Basamortuko hare suhar eta emirraren luxuzko jaimatik hasi eta Montecarloko kasino esklusiboetara, Moncloako pasadizoetara edo Vatikanoko igerilekuetara igaroko gara.
Bidaia bat eta beste baten artean gaurkotasunari errepasoa egingo dio Fabiolok, ohituta gaituen bere estilo fresko eta lotsagabeaz. Horretarako, laguntzaile teknologikoa du Fabiolok: betaurrreko "fabiolosak".Horien bidez Fabiolok bizitzaren bi ikuspegi daudela adierazi nahi digu: arrunta eta baldarra bata eta cool eta pijoa bestea. Zein da zurea?
Informazio gehiago: Solo Fabiolo