Kazetari talde bat mundu osoan hautsak harrotuko dituen aurkikuntza baten aurkezpenera bildu da albistearen berri emateko. Ez dakite ezer askorik azalduko zaienaz, baina badirudi Devengari diamantearen kondairarekin duela zerikusia. Baina Espinoza Etxandira iristen direnean, ikusiko dute ezer ez dela aurrez uste zutena bezalakoa. Dena anabasa misteriotsu eta harrigarri bihurtzen da, sei pertsonaia bitxik protagonizatua, eta, pixkanaka, ikus-entzuleak ere enigma askoko historia batean murgilduz joango dira, escape roomsen estilo peto-petoan, berek erabaki beharreko amaierara iritsi arte.
TESTUA: Tery Logan
GIDOI LAGUNTZAILEA: Miguel Maturén
PROPOSAMEN DISEINUA: Tery Logan
ANTZEZLEAK: Fran García, Fernando Bodega, Marisol Antolino, Beatriz Justamante, Ana Marín, Álvaro Márquez
ZUZENDARITZA: Jesús Lavi
JANTZIAK: Isósceles Díaz
EKOIZPEN EXEKUTIBOA: Carlos Lorenzo Rodrigo.