Madame Señorita: QUESTION clownak eta bizitzako galdera handiek inspiratutako show bat da. Ez du asmo handirik, ezpada frogatzea ezen pailazoarena egitea arte bat dela, eta aski dela ikus-entzuleak zoriontsu egiteko.
Jendeak ez du ulertzen Madame Señorita. Eta berak ere ez du ezer ulertzen. Zer egiten du? Nor da? Nora doa bizitza?
Eskerrak hor dagoela jende hori guztia begira. Barre egiten dutenean, sentitzen du ez zaiola galderarik otutzen...
Baina..., eta bera ez bada galdurik sentitzen den bakarra?, eta jende horrek ere sentitzen badu inork ez dituela ulertzen? OSPATU BEHARRA DAGO HORI!
QUESTION ospakizun bat da, galdera handien aurrean dugun ezjakintasunarena; izan ere, denoi gertatzen zaigunez, ez gara hain bakarrik sentitzen.
JATORRIZKO IDEIA, MUNTAIA ETA ANTZELEA: Paula Valluerca
ZUZENDARITZA, KANPO BEGIRADA: Ana Esmith
EKOIZPENA: Paula Valluerca
ARGAZKIAK: Gabriel Molinero, Peter Field
JANTZIAK: Paula Valluerca, Ana Esmith
MUSIKA KONPOSIZIOA: Paula Valluerca