Martxoak 13 | 9:30-11:30 | Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera), Mandasko Dukearen paseolekutik sarrera I Akreditazioarekin
Etxepare Institutuaren laguntzarekin antolatutako topaketa euskal artista eta konpainien eta nazioarteko kultur eragileen artean.
Martxoak 13 | 13:30 | Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera), Mandasko Dukearen paseolekutik sarrera I Akreditazioarekin
dFERIAko zuzendaritzaren ongietorri-ekitaldia eta aurkezpen-erronda:
Martxoak 14- 15 | 12:15-12:45 | Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera)
Euskal Herrian jarduten duten atzerriko eta nazioko kultura-erakundeetako ordezkariek nazioarteko lankidetzara eta artisten eta nazioarteko erakundeen arteko kultura-trukea sustatzera bideratutako programak aurkeztu dituzte.
Martxoak 9 | 12:00-14:00 I castellano
Aurretiko izen-ematea, plaza mugatuak. Margarida Troguetek eta Abigail Ballesterrek gidatuta.
Eduki artistikoei, merkatu-logikei, topaketa eta jardunaldi profesionalei eta azoken aurretik, bitartean eta ondoren garatutako jarduera paraleloei buruzko dinamikak eta estrategiak partekatzeko prestakuntza-kapsula.Ferian egiten dugun lana planifikatzea, gauzatzea eta jarraipena egitea, gure lana ahalik eta egokiena izan dadin.
dFERIAN izena eman duten profesional guztiei zuzenduta dago, eta, bereziki, kudeatzaileei, artistei, konpainiei, banatzaileei, ekoizleei, programatzaileei eta bestelako profesionalei.
Martxoak 12 | 11:00 – 13:00 | Victoria Eugenia Club
Plaza mugatuak, dantzako profesionaleei zuzendua, 15€
Masterclassa Alejandro Moyarekin, Peeping Tom konpainiako dantzariarekin. Alejandro Moyak Peeping Tomekin bat egin zuen 2020an Triptych: The missing door, The lost room and The hidden floor ikuskizunerako. Sharon Fridman Project, Antonio Ruz, Korsia... konpainietan dantzatu du.
Otsailak 17 - Maiatzak 28 |San Telmo Museoa (Laborategia) I 10:00-19:00 (astelehena itxita)
Doan
Info gehiago: San Telmo Museoa
Erakusketa Antzoki Zaharra sailaz osatzen da, akuarela eta marrazki sorta horretan, hastapenetakoa oraindik, behatzeko ahalmen aparta garatu zuen artistak, ingurune ezohiko batean garatu ere: joan den mendeko berrogeita hamarreko hamarkadako antzerki ibiltariaren esparruan, hain zuzen.
Batik bat vedette eta koristekin izan zuen harremana (Lina Morgan, Queta Claver, Virginia Frediani...) lantzen du obran, baita antzezleak, abeslariak, musikariak, dantzariak, komikoak eta abar. Banbalinetako giro hartan dago 1955 eta 1959 bitartean sortutako obra sorta honen jatorria.
Martxoak 14-15 | 13:00-15:30 | Tabakalera, Patioa
dFERIAk programatzaileen, konpainien eta arte eszenikoen elkarteen arteko topaketa laburren gune bat proposatzen du, haien artean lan- eta merkataritza-loturak ezartzeko.
* Elkarrizketa-txanda (13: 00-14: 30). Bost minutuko topaketak artisten eta tokiko, nazioko eta nazioarteko programazio-arduradunen artean, mahaietan banatuta, interesen kidetasunagatik antolatuta.
* Sektore txokoa (14: 30-15: 30). Elkarrizketa-errondan parte hartzen dutenentzako luntx-bazkari baten inguruko elkarrizketa-gune bat.
Oharra: Foroaren koordinazioa azken solaskideak aukeratzeaz arduratzen da eta hautatutako agente bakoitzeko bisita-kopuru maximoa ezartzen du. Horrela, elkarrekiko interesa bermatzen da eta alde guztien lana optimizatzen da.
Martxoak 16 | 12:30 | Victoria Eugenia (China aretoa)
dFERIA REDELAE Arte Eszenikoen Amerikako Sarearen parte da. Sareko lankidetza horrek dFERIAren presentzia ezartzen du kontinente amerikarrean: herrialdeen arteko koprodukzio internazionalak eta mistoak sustatuz, ikuskizunen banaketa eta zirkulazioa bultzatuz, bai Amerikan bai Europan kultura-korridoreak osatuz eta bokazio latinoamerikarra duten jaialdien arteko lankidetza eta sinergiak bultzatuz.
dFERIAk suposatzen duen erakusleihoa aprobetxatuz, REDELAEk bere gomendatutako ikuskizunen katalogo berria aurkezten du, konpainien eta artisten zirkulazioa errazteko.
Bideratzailearen funtzioaren helburua da ezagutzen ez diren profesionalak harremanetan jartzea eta elkartzea. Ez dituzte hitzorduak adostu edo itxiko.
Estatu mailan:
Nazioarte mailan:
Info gehiago: Beste jarduerak (.pdf)