Argentinar Errepublika, 2
Victoria Eugenia antzokia 1912ko uztailaren 20an inauguratu zen. Horrela Donostiak, hiriko zaharrena zen Antzoki Zaharrari bigarren antzoki bat gehitu zion. Ordutik, Victoria Eugenia antzokia Donostiako eszenatoki nagusia izan da. Bertan ospatu dira hirian izan diren kultur jaialdi nagusienak. dFERIA hasi zenetik, Victoria Eugenia izan da bere gunerik enblematikoena eta 788 ikuslerentzako jarlekuak ditu.
Kale Nagusia, 3
Antzoki Zaharra, izenak dioen bezala, hiriko antzokirik zaharrena da. 1850ean inauguratu zen. Orain, 500 ikuslerentzako jarlekuak ditu. Gaur egun, programazioan zinea eta antzerkia txandakatu ohi dira. Arte eszenikoei dagokienez, aipatzekoa da neguko programazio ohikoa eta udako programazio komertziala. Ohiko programazioaren barruan, ospe handiko konpainiak eta hain ospetsu ez direnak txandakatu ohi dira, eta arreta berezia eskaintzen zaio Euskal Herriko konpainien produkzioak erakusteari. Haurrentzako antzerki programazioa ere badu. Udako denboraldian, Antzoki Zaharrak estatuko antzerkiko konpainia puntakoenak hartu ohi ditu.
Baztan, 21
Egia antzoki modernoa da, 1998ko maiatzaren 27an inauguratua. Aretoari Gazteszena deritza, eta hainbat erabilera dituenez, askotariko emanaldi eszenikoak har ditzake. Guztira 255 lagunentzako jarlekuak ditu, eta beste 700 har ditzake zutik. Antzerki programazioa, oro har, ikuskizun abangoardiakoenei begira dago. Orobat, gaur egungo dantzaren programazioa ere nabarmentzen da, bai eta musika eskaintza askotarikoa ere: pop, jazz eta munduko musiken kontzertuak. Gainera, Egiak badu haurrentzako antzerki programazioa ere, gehiena euskaraz.
Otxoki,218
2011ko abenduaren 17an ireki zituen ateak Donostian egin den azken espazio eszeniko eta kultur etxeak, Intxaurrondo auzoan hain zuzen. 438 m2-ko espazioa sortu da kamerino, biltegi eta kontrolarentzako. Bertan eszenatokia eta grada mugikor batzuk jarri dira espazioari formatu aniztasuna emateko, zutik, eserita... 500 lagunentzako aforo dauka zutik eta 200 eserita gradetan. Areto nagusi honetan musika programazioaz gain, auzoaren eskaerei erantzungo zaie eta haur programazioa ere landuko da.
Heriz,20
Lugaritz 1993ko maiatzaren 30ean inauguratu zen, eta antzokia zeukan lehen kultur etxea izan zen. Guztira 240 ikuslerentzako jarlekuak ditu, eta formatu txikiko antzerki emanaldietan dago espezializatuta. Lugaritz Kultur Etxeak zenbait programazio profesional dauzka: formatu txikiko antzerkia, batez ere ikusle gazteei zuzendua, eta haurrentzako antzerkia, batez ere euskaraz.
Okendo plaza
Zirkulu-erdiko forma duen areto berri hau besaulki-patioaren azpian dago kokatua eta erabat ekipatua dago ikuskizunak, aurkezpenak eta formatu txikiko ekitaldiak egiteko. Kanpoko sarrera independente bat du eta kafetegiarekin dago lotua.
Zuloaga plaza
140 lagunentzako aforoa.
Okendo plaza
80 lagunentzako aforoa.
Tabakalera eraikina (4. solairua)
Gune dinamiko eta bizia, erosoa eta erraz moldatzeko modukoa, egunero proiektu aldakorrekin, eta erakusketa-gune multidiziplinar berriarekin, erakusteko zerbait interesgarria duenak bertan erakutsi ahal izan dezan.
Andre zigarrogileak plaza, 1
Espazio honek eraikinaren jatorrizko izaeraren ezaugarriak mantentzen ditu; izan ere, tabako fabrikak zeuzkan lau patioetariko baten azalera okupatzen du. 600 metro koadroko azalera argitsu eta estali honek 400 ikuslerentzako jarlekuak ditu.