12 Antzerki  Feria de Teatro

"EN EL JARDÍN "

Ikuskizuna: En el jardín
Zuzendaria: Charlotte Fallon
Egileak: Charlotte Fallon y Rosa A. García Sardón

Urtebete eta hiru urte bitarteko haurrei zuzendutako antzezlan hau Teatro Paraiso eta Belgikako Guimbarda taldeen arteko koprodukzioa da. Lan hau aktoreen eta haur txikienen artean suerta daitezkeen hartu-eman hunkigarri eta zoragarrienen eredu da.

Antzezlana bere lorategian ametsetan eserita dagoen emakume batekin hasten da. Bat-batean gizonezko bat iritsi eta irudien munduan bidaia bat egitera gonbidatuko du. Elkarrekin, oihal bat aurkituko dute zuhaitz artean; irudiak sortu eta moldatzeko balioko dien oihala; jolasteko eta emozioak irudikatzeko gunea.

Lleidako XVII. Firan ikuskizun Berritzaile eta Hoberenaren Saria jaso du, besteak beste, lan honek. Entzunaldia amaitzean, haurrei espazio eszenikoaren eta erabilitako objektuen esplorazio fisikoa egitea ahalbidetzen zaie. Modu honetan, jolas dinamikan, txikienen eta helduen arteko interakzioa sortzen da.

En el jardín

itzuli

Donostia Kultura 2006 ©copyright | Antzerki Feria de Teatro 2006