
Konpainia: Ertza
Ikuskizuna: Look
Zuzendaria: Asier Zabaleta
Jatorria: Euskadi
Zer da Look-a? Look-a irudia da, eta Look-az hitz egitea irudiari buruz hitz egitea da. Gaur egun “itxurak” “izaerak” baino garrantzia handiagoa duela hizpide hartzea da. Gizatalde jakinetako partaide izateko jarrera estereotipatuak ikasten ditugula, jarrera hauek jarraibidetzat hartzen ditugula eta beste batzuk bazterrean uzten ditugula hizpide hartzea da. Gizakiak bere itxura benetako izate gisa onartzen duen muga horri buruz eta komunikabideek horretan duten eraginaz hitz egitea da.
