12 Antzerki  Feria de Teatro

"TEMPO"

Konpainia: Res de Res
Ikuskizuna: Tempo
Sorkuntza eta Zuzendaritza: Marta Barceló, Albert Bordonada, Biel Jordà y Laia Oliveras
Jatorria: Baleares

Mallorcako Res de Res taldeak pasa den Max Sarietan Ezusteko Ikuskizunerako finalista izandako Tempo ikuskizuna aurkeztuko du Euskadin lehen aldiz. Idazle baten mamuen bidez, emozio eta soinuetan barrena bidaiatzeko gonbidapena da. Bidaia horretan arte ezberdinen arteko mugak desegiten dira. Pertsonaiak aktoreak, musikariak eta akrobatak dira aldi berean eta ikuslearen bidailagun bihurtuko dira gainera. Pisu poetiko handiko muntaketa honetan, kontrabaxuak eta pianoak eguneroko soinuekin partekatuko dute protagonismoa.

Tempo, finean, fusioaren emaitza da: zuzeneko musikak, aire-akrobaziak eta pertsonaien antzerki-jiteak bat egiten dute.

Tempo

itzuli

Donostia Kultura 2006 ©copyright | Antzerki Feria de Teatro 2006