
Konpainia: Chicos Mambo
Egilea: Chicos Mambo Show
Zuzendaritza: Philippe Tarride
Antzezleak: Grégory Gonel,
Yannick Hugron, Xavier Senez, Jacques Vidal
Transformismoa, pantomima, antzerkia eta musika dantzarekin harreman estua duen ekoizpen honen osagaiak dira. Izan ere, estilo asko jorratzen dituzte lau antzezleek: balet klasikotik dantza garaikidera, pop-rocka eta music-halla ere bisitatzen dutelarik. Guzti hori Meli-melo izenburuari jarraiki, euskaraz nahaste-borraste bezala itzul dezakegun frantses hitza. Berrogei pertsonaia baino gehiago pasako dira eszenatokitik, Chicos Mamboren magia, fantasia, irudimena eta, batez ere, umorean murgildurik.
