donostiakultura.com
dFERIA - Donostia - martxoaren 9tik 13ra - 2009

"Camarada K"

Konpainia: Produccions del mar
Autorea eta zuzendaria: Joan Carles Bellviure
Aktoreak: Sergi Baos, Margalida Grimalt, Joan Manel Vadell

Camarada K Daniïl Kharms autore errusiarraren egunkarietatik, literatur lanetatik eta bizitzatik sortua da. Bigarren Mundu Gerra du testuinguru. Ikuskizunean, autorearen testu batzuk birsortzen dira, haren bizitza gogorraren (estalinismoaren garaian) eta literatur lanen arteko kontrastea azalduz. Haren literatur miniaturak dibertituak dira maiz, baina tragikoak beti; pobreziaren eta zapalkuntzaren eszenak kontatzen dituzte, sinbolo fantasiazko eta satirikoen bidez, eta horrek mundu ustekabeko eta desordenatua agerrarazten du, egoera absurdo eta ulertezinez betea.

Daniil Kharms surrealismoaren eta absurdoaren korrontean sartu ohi da. Batez ere poesia eta kontakizun laburren egilea, erietxe batean bizi izan zituen azken egunak, herriaren etsaitzat jota, 37 urte zituela hil zen arte.

Argazkiak ikusi

Itzuli «

Camarada K