
Autorea: Roberto Perinelli
Konpainia: Desdichado deleite del destino
Zuzendaria: Corina Fiorillo
Aktoreak: Belén Brito, Nelson Rueda y José Palomino
Goiz batean, Don Panchok jakiten du patuak jokaldi txarra egin diola: inurriek akabatu egin dituzte arrosak, alabak balitu bezala zaintzen eta babesten zituenak. Pasadizo horretatik aurrera, komedia bat garatzen da, Don Panchoren alabak eta kale-saltzaile batek kontatuta.
Desdichado deleite del destino argentinar identitate nazionalean blaitutako testua da. Ohiturez hitz egiten du, futbolaz eta mateaz; uda porteñoaz, matxismoaz, gurasoez eta seme-alabez, bakardadeez eta zapalkuntzez hitz egiten du. Ikuskizunak pertsonaia konplexuak aurkezten ditu; denak ere urrun eduki beharrekoak, hondamendia besterik ez baitakarte. Amaieran, matearen inguruan gertatzen den pasadizoak ikuskizuna hausten du eta keinu kulturala egiten dio ikusleari.
