
Gerardo Sanz
Maiatzak 22 – Uztailak 11
OKENDO K.E.n
Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 eta 16:00 -20:30
Larunbatetan: 10:00 -14:00 eta 16:30 -20:00
Bisitariak berrogei argazkitik gora topatuko ditu aretoan, hainbat antzezpenetan zuzenean atzemandako irudiak. Guztiek ikuskizunaren zirrara eta eszenaren estetika harrapatu eta erakustea dute helburu. Gerardo Sanzek lan honetan arte eszenikoaren alderdi bisuala azpimarratu du antzerkiari buruzko bere ikuspegia eskaintzeko.
Ikusentzunezkoak ere badu tartea erakusketa honetan, irudi finkoak eta bideo irudiak nahasten dituen sekuentzia baten bitartez. Hemen ikuskizunaren inguruko zehaztasunak azaltzen ditu dokumentaletik hurbilago dagoen ikuspuntu batetik: prestakuntza, parte-hartzaileak… Antzezlanaren aurreko eta ondorengo uneak, azken finean.
Erakusketaren osagarri gisa Denboraren agertokian liburua argitaratu da. Hor, argazkiak biltzeaz gain, antzerkiari buruzko hausnarketa egiten du Enrique Gavilánek.
Erakusketaren prentsa dossierra
(Word)
Uztailak 3, 13:30
Okendo K.E.
Denboraren agertokian argazki erakusketa ikusi nahi duten profesional guztientzako bisita gidatua, Gerardo Sanz autorearen eskutik.