
Konpainia: Aukeran Dantza Taldea
Zuzendaria: Edu Muruamendiaraz
Eszena zuzendaria: Garbi Losada
Gidoia: Jose Antonio Vitoria
Murika originala: Aitor Ametzaga
Dantzariak: Gotzon Poza, Idurre Aranburu, Ander Errasti,
Onintza Odriozola, Ioritz Galarraga, Maitane Mujika, Ekain Kazabon, Nahikari
Galarraga, Aiert Beobide, Ane Anza
Aukeran Dantza Taldearen Gernika 1937ko apirilean gertaturikoaren kontakizuna da. Pluraleko lehen pertsonan kontatua da, hots, bonbardaketa jasan zutenek berek kontatua. Proposamenak dantza tradizionala eta garaikidea batzen ditu, eta argiak eta koloreak erabiltzen ditu giroak sortzeko.
Bonbardaketan hildakoak heriotzatik itzultzen dira, zer gertatu zen kontatzeko. Hondamendiaren aurretik nolako bizitza zuten kontatuko dute, nola erori zen gerraren infernua herriaren gainera, nola birrindu zuen, eta nola, oroimenaren bitartez, jaio daitekeen berriz.
